Prentsa Aretoa
2021/05/10
EAJ-PNVk Abalos premiatuko du Amurrioko geltokiko nasen arteko pasabidean konprometitutako obrak egin ditzan, atzerapenak pilatzen baitituzte
Senatuko Euskal Tade Paramentarioko ordezkariak herriko alkatearekin batzartu dira asteburu honetan proiektuaren nondik norakoak bertatik bertara ezagutzeko.
Maribel Vaquerok Amurrioko tren geltokian nasen arteko pasabidea hobetzeko Espainiako Gobernuak hitzemandako lanak behin eta berriro atzeratzen ari direla aurpegiratuko dio Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren ministroari. 2017an esleitu zen lehen aldiz, eta urte horretako Estatuko Aurrekontu Orokorretan sartu zen arren, proiektu hori ez da oraindik martxan jarri, eta ADIFek enpresa esleipendunarekin zuen kontratua ebatzi ondoren, proiektu berria gainbegiratze-fasean dago. Hori dela eta, Vaquerok Jose Luis Abalosi eskatuko dio Gobernuaren kontrolerako galderan, zehaztu dezala zein den Gobernu zentralak obra hasteko duen plangintza, zeina 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorretan ere jaso baita, Gobernu zentralak eta EAJ-PNVk onartu ahal izateko azaroan lortutako akordioaren ondoren.
Nasen arteko igarobidearen arriskugarritasun handia konpontzea helburu duen proiektu honen nondik norakoak bertatik bertara ezagutzeko, asteburu honetan Senatuko EAJ-PNV Taldeko zenbait ordezkari Txerra Molinuevo alkatearekin batzartu dira. Maribel Vaquero Garraio arloko bozeramaileaz gain, Juan Carlos Medina eta Maria Dolores Etxano ere bertako tren geltokian izan dira. "Proiektua duela urte batzuk gauzatuta egon beharko litzateke, baina justifikaziorik gabe atzeratzen ari da", salatu du Vaquerok.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19