Prentsa Aretoa

2021/05/11

EAJ-PNVk Amurrioko geltokia hobetzeko obretan "gainbegiratze laukitik exekuzio laukira" pasa dadila eskatu dio Abalos ministroari

Maribel Vaquerok azalpen bat eskatu dio Garraio titularrari, proiektua zergatik ari den etengabe atzeratzen eta Gobernu zentralak proiektua behar bezala betetzeko emango dituen pausoak zeintzuk izango diren jakinarazteko.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Maribel Vaquerok Amurrioko tren geltokiko segurtasuna hobetzeko lanei dagokienez "gainbegiratze" laukitik "exekuzio" laukira pasa dadin eskatu dio Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren ministroari. Gobernua kontrolatzeko saioan, EAJ-PNVko senatariak José Luis Ábalos ministroari aurpegiratu dizkio ematen ari diren "atzerapenak eta bere Gobernuak hartutako konpromisoak ez betetzea, ez talde honekin, baizik eta Amurriorekin". Proiektu hori 2017an esleitu eta urte horretako Estatuko Aurrekontu Orokorretan sartu ondoren, proiektua "irteera-laukira" itzuli da, gainbegiratze-fasera.

Gobernuak jarduera hori behar bezala betetzeko emango dituen pausoen inguruan jeltzaleen bozeramaileak egindako eskaerari erantzunez, ministroak aurreratu du ADIFek aurreikusi duela "dena ondo badoa, kontratua uda honetan lizitatuko dela, 12 hilabeteko egikaritze-epearekin".

Lurpeko pasabidea, igogailuekin, eta nasak handitzeko lanak 2017ko urrian esleitu ziren, baina urtebete baino gehiago jarduerarik gabe egon ondoren inolako azalpenik eman gabe, 2019ko apirilean ADIFek enpresa esleipendunarekin zuen kontratua suntsiarazi zuen, zuzendutako proiektua entregatuz eta gainbegiratze-prozesura itzuliz. Beraz, obrak behin betiko onartu ondoren lizitatuko da. Ikuskapen horrek, gainera, baldintza berri bat du: Berreskuratze eta Erresilentzia Mekanismoaren zerrendan sartzerakoan, Europaren finantzaketarekin, dagokion Klima Aldaketaren eranskina behar du; dokumentu konplexua, eta ingurumenaren arloko espezialistek idatzi behar dutena; horrek, ziurrenik, aurtengo bigarren seihilekora eramango du amaiera.

Ezagutu Gure Senatariak