Prentsa Aretoa

2021/05/19

Europako Batasunak euskal erakundeen errealitatea kontuan har dezan eskatu dio Luke Uribe-Etxebarriak Harreman Instituzionaletarako Europako komisarioari

Adierazi duenez, "Europar Batasuneko politikek eta legediak gure eskumenei eragiten diete", eta, beraz, "politika horiek egiten parte hartzeko eskubidea" eskatu du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Luke Uribe-Etxebarria EAJ-PNVko senatariak Maros Sefcovic Harreman Instituzionaletarako eta Prospektibarako Europako komisarioari eskatu dio Europako Batzordeak "kontuan hartu behar duela euskal errealitate instituzionala", "Erkidegoko politikek eta legeriak bete-betean eragiten baitiote gure eskumen-eremuari", eta "aplikatzeko eskubidea ez ezik, horiek egiten bete-betean parte hartzeko eskubidea ere badaukagu".

Europako komisarioak EBrako Batzorde Mistoan gaur egin duen agerraldian, senatari jeltzaleak "Euskadirena bezalako errealitate nazionalek Erkidegoko gaietan parte-hartze zuzena eta eraginkorra izatea ahalbidetuko duen sistema bat aztertzeko" eskatu dio Europako Batzordeari, izan ere, "botere legegile eta exekutibo garrantzitsuak ditugu", eta "ezin dira beste batzuek hartzen dituzten erabakiak aplikatzera mugatu".

Halaber, Uribe-Etxebarriak Sefcovic komisarioari eskatu dio "Euskal erakundeen prospekzio eta ikerketa zerbitzuekin batera lan egin dezala", "Oso lan sendoa eta baliagarria egiten dutelako" eta "Europar Batasuna bere etorkizuna zehaztuko duten ekarpen eta ikuspegi anitzak izatera behartuta dagoelako". "Guk Europa indartsuagoa, erresilienteagoa, demokratikoagoa eta errealitateari eta herritarrei lotuagoa nahi dugu", eta bide horretan "Euskal erakundeek laguntza handia eman dezakete", gaineratu du senatariak.

Ezagutu Gure Senatariak