Prentsa Aretoa

2021/05/20

EAJ-PNVk Senatura eramango du Gobernu zentralari egindako erreklamazioa, migrazioaren arloan erakundeen arteko koordinazio egokia izan dezan

Halaber, Astearteko Kontrol Bilkuran, unibertsitate-sistemaren eraketa ulertzeko duen irizpideari buruz eta Lezo-Errenteriako geltokia egokitzeko lanak egiteko epeei buruz ere galdetuko dio Exekutiboari.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Senatura eramango du Gobernu zentralari egindako erreklamazioa, migrazioaren arloan erakundeen arteko koordinazio egokia izan dezan

ARGAZKIA JAITSI

Datorren asteartean, migrazio arloko erakunde arteko koordinazio sistemari buruzko interpelazioa egingo dio EAJ-PNV Talde Parlamentarioak Gizarte Segurantza, Gizarteratze eta Migrazioetako ministroari. Gobernuaren kontrolerako saioan, Nerea Ahedok migrazio-politiken arloan eskumena duten erakundeekin koordinazio egokia egitea eskatuko dio José Luis Escrivári fenomeno estruktural honi aurre egiteko, azken egunotan Marokotik Ceutako Hiri Autonomora milaka pertsona iritsi ondoren oihartzun handiagoa izan duena.

Bestalde, Rosa Peralek Miguel Castells Unibertsitate ministroari galdetuko dio ea Gobernu zentralaren iritziz, nork osatzen duen Espainiako unibertsitate sistema. Senatari jeltzalearen galdera Espainiako unibertsitate-sisteman prestakuntza eguneratzeko, nazioarteko mugikortasunerako eta talentua erakartzeko laguntza-programarekin lotuta dago; hain zuzen ere, joan den hilean Ministroen Kontseiluak onartu zuen programa unibertsitate publikoetara mugatzen delako.

Halaber, Maribel Vaquerok Mugikortasuneko, Garraioko eta Hiri Agendako ministroari galdetuko dio ea zein epetan hasiko diren Lezo-Errenteria geltokiko trenbideen luzera erabilgarria handitzeko proiektuaren obrak. Gogorarazi behar da 2019an lizitatu eta esleitutako obra bat dela, eten zena eta hasteko epe zehatzik ez duena. Proiektu hori behin eta berriz eskatu du Portuak Lezoko bidearen luzera erabilgarria handitzeko, beharrezkoa delako Pasaiako portura ibilgailuen eta produktu siderurgikoen trafikoaren ahalmena handitzeko.

Ezagutu Gure Senatariak