Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2021/06/02

Gobernuak desgaitasuna duten langileen erretiroaren aurrerapena malgutzeko urratsik eman ez duela salatu du EAJ-PNVk

Nerea Ahedoren ustez, "horrela konprometitu zen, eta garaia da bete dezan eskatzeko eta presioa egiteko", eta polioa eta pospolio sindromea duten pertsonen egoera azpimarratu du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNV Taldeak salatu duenez, Estatuko Gobernuak ez du urratsik eman desgaitasuna duten langileen erretiro-adina aurreratzeko beharrezkoak diren arau-aldaketen aplikazioan. "Nahikoa da. Ez du balio mozio bat onartzeak", deitoratu du Nerea Ahedok Senatuko Gizarte Segurantza, Gizarteratze eta Migrazio Batzordean, eta gogorarazi du eskaera hori duela sei urte baino gehiagotik ari direla lanean Ganberetan, eta Jose Luis Escrivá ministroak konpromisoa hartu zuela azaroan. Orduan, EAJ-PNVko senatariaren galderari erantzunez, araudia 'guztiz eskasa' dela onartu zuen, eta bere Ministerioarentzat 'lehentasun legegilea' izango zela gaineratu zuen. "Bada garaia, eta berandu da; horrela konprometitu zen eta Gobernuari eskatzeko eta presioa egiteko garaia da, kolektibo horren, Ganbera honetako talde guztien eta Toledoko Itunaren 18. gomendioa bete ditzan".

Ahedok gogora ekarri du EAJ-PNVk hainbat ekimen egin dituela gai honekin Kongresuan eta Senatuan, eta horietan guztietan polio eta pospolio sindromea duten pertsonen elkarteekin egindako bileretan jasotako aldarrikapenak azpimarratu ditu. "Inor ahaztu gabe, aipamen berezia egin nahi diet beraien egoera bereziarengatik", esan du, eta gaineratu du ezintasun hori saihestu egin zitekeela erregimen frankistaren 'negazionismoagatik' izan ez balitz, izan ere, bere garaian epidemia eta txertoa ukatu zituen ", gaineratu du.

Next Euskadi