Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2021/06/03

EAJ-PNVk gardentasuna eskatu du azpiegituren plangintza hobetzeko

Maribel Vaquerok argitasun handiagoa behar dela esan du proiektuen lehentasuna eta gauzatzeko egutegiak ezartzeko orduan.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNV Talde parlamentarioak gardentasun handiagoa eskatu du Estatuaren mugikortasun estrategian, azpiegituren plangintza hobetzeko helburuarekin. Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Batzordean Ciudadanosek Estatu Ituna egitea eskatuz aurkeztu duen mozio baten aurrean, EAJ-PNVren posizioa defendatu du Maribel Vaquerok, eta gardentasunaren alde egin du, "batez ere obren lehentasunak ezarterakoan eta exekuzio egutegian".

Ordezkari jeltzaleak defendatu duenez, mugikortasun politikek proiektuen errentagarritasun sozialaren irizpideekin bat etorri behar dute. "Etorkizunean, lehentasuna eman beharko zaie lurralderako inbertsio produktiboenei, jasangarriei eta sozialki onuragarrienei, betiere irizpide objektibo eta gardenetan oinarrituta. Eta, jakina, proiektu horiek ebaluatu egin beharko dira ", gaineratu du. Era berean, proiektuak etengabe atzeratzen ari direla eta Euskadin aurreikusitako eta aurrekontuan sartutako azpiegitura askori eragiten dietela kritikatu du. "Azpiegiturek zerbitzua ematen dien pertsonen eta enpresen mugikortasun-beharrak asetzen lagundu behar dute, baina horiek ezin dira beti eztabaidan egon, eta garaiz eta behar bezala gauzatu behar dira, gizarte-onura gal ez dezaten, ziurgabetasuna sor ez dezaten eta aukerak gal ez daitezen", adierazi du, azkenik, plangintzak "eskumen-esparrua errespetatu behar” dutela gaineratuz.

Next Euskadi