Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2021/06/03

Nerea Ahedok deitoratu egin du guraso bakarra eta bi adingabe ardurapean dituzten familiak familia ugaritzat hartzeko atzerapena

EAJ-PNVko senatariak Familia Aniztasunari eta Familiei Laguntzeari buruzko Legean izango duen aintzatespena balioetsi du, baina gogorarazi du nahikoa dela egungo legeari atal berri bat eranstea, eta, bitartean, familia horiek ezin dituztela eskubideak eskuratu.

rss Ezagutzera eman
Nerea Ahedok deitoratu egin du guraso bakarra eta bi adingabe ardurapean dituzten familiak familia ugaritzat hartzeko atzerapena

ARGAZKIA JAITSI

Nerea Ahedo pozik agertu da "azkenean, ibilbide luze baten ondoren" guraso bakarra eta bi adingabe bere kargura dituzten familiak familia ugaritzat hartuko direlako Familia Aniztasunari eta Familiei Laguntzeari buruzko Legean. Horrela jakinarazi du Ione Belarra Gizarte Eskubideetarako eta Agenda 2030erako ministroak Diputatuen Kongresuan Haur eta Nerabeen Eskubideen Batzordean egindako agerraldian.

Hala eta guztiz ere, 2017ko irailaren 13an errekonozimendu hori ahalbidetzeko Gobernuari lege-aldaketak ahalbidetzeko eskatzen zuen mozioa aurkeztu eta Senatuak aho batez onar zezala lortu zuen EAJ-PNVko senataria kritiko agertu da neurri horren atzerapenarekin; izan ere, ministroak berak iragarri duen bezala, 2021eko amaieran edo 2022an onartzea aurreikusita dago. "Ez da lege berririk behar ehunka familiak errekonozimendu hori izan dezaten; hala jakinarazi genion iazko irailean egungo ministroaren aurreko arduradun zen Pablo Iglesias presidenteorde ohiari. Nahikoa da egungo legeari atal berri bat eranstea, eta hori erraz egin liteke. Borondate politikoa baino ez da behar. Bien bitartean, gaur egun ere familia horiek aspalditik gozatu behar zituzten eskubide horiekin gozatu gabe jarraitzen dute, eta ez dituzte atzeraeraginez berreskuratuko”.

Mozio horretaz eta Iglesias ministroari egindako galderaz gain, Euzko Abertzaleak Talde Parlamentarioak lege-proposamen bat ere erregistratu zuen 2018an, eztabaidatu ez zen arren. Ekimen horietan guztietan, EAJ-PNVk defendatu du beharrezkoa dela "legezko estatus berdintzailea eta ez-diskriminatzailea" izatea beste familia-eredu batzuek bezala, adibidez, bi seme-alaba ardurapean dituzten alargunei familia ugariaren estatusa aitortzen zaiena, horrela, gizarte-laguntza edota bekatarako. Ahedok egoera kaltegarri horren emakume-profila azpimarratu du, familien %10ari eragiten badie ere, %80ª emakumezkoena da.

 

Next Euskadi