Prentsa Aretoa
2021/06/23
Telelanak emakumeengan izan dezakeen eragin negatiboaz ohartarazi du Nerea Ahedok
"Beharrezko araudia” dela iritzita, jeltzaleek Urrutiko Lanaren Lege Proiektuari babesa ematen diote.
EAJ-PNV Talde Parlamentarioak gaur Senatuan onartu den Urrutiko Lan Legearen Proiektua babestu duen arren, Nerea Ahedo kezkatuta agertu da lan egiteko modu horrek ekar ditzakeen ondorio negatiboengatik. Hala, "beharrezko araudi" honetan jasotako bermeak ontzat jo dituen arren, bereziki ohartarazi du generoaren eragina. "Berdintasunaren aldeko borrokan atzerapausoa izango litzateke rol tradizionalei eusten bazaie eta emakumeak zaintza-lanetan mantentzen badira", gaineratu du.
Urrutiko lana "panazea" ez dela ohartarazi ostean, Ahedok gaineratu du ezin dela "kontziliazio neurri gisa hartu, eta ezin duela malgutasun neurriak murriztea edo erantzunkidetasunaren aldeko apustua geldiaraztea eragin". Era berean, senatari jeltzaleak ohartarazi du beste arrisku batzuk ere badaudela, hala nola isolamendu laboral edo soziala, teknostressa edo etengabeko konektibitatea, eta malgutasunerako, ordutegi-erregistrorako, deskonexio digitalerako, intimitaterako, eskubide kolektiboetarako eta laneko arriskuen prebentziorako eta ebaluaziorako eskubidea aldarrikatu du. "Ezinbestekoa da, halaber, lan-egoeraren hobekuntzan eraginik ez izatea edo karrera profesionala ez murriztea; beharrezkoa da enpresetan aldaketa bat egitea, helburuen araberako ebaluazioa egin beharko lukeena eta konfiantzan oinarritutako enpresa eta langilearen arteko harremana izan beharko lukeena".
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19