Prentsa Aretoa
2021/06/23
EAJ-PNVk iruzur fiskalaren aurkako Legea babestu du, eta ile-apaindegiaren sektoreari BEZa murriztearen eta matrikulazio zerga luzatzearen alde bozkatu du
María Dolores Etxanok zerga-betebeharrak behar bezala betetzearen onuraz kontzientziatzeko deia egin du.
EAJ-PNVren Talde Parlamentarioak babesa eman dio gaur Senatuan onartu duten iruzur fiskala prebenitzeko eta borrokatzeko lege-proiektuari. Maria Dolores Etxanok, gainera, ahalik eta adostasun handiena lortzeko deia egin du iruzur fiskalaren eta zerga-elusioaren aurkako borrokan, baita zerga-betebeharrak behar bezala betetzeak dakartzan onurez kontzientziatzeko ere. "Une egokia izan daiteke pandemiaren ondorioz, funtsezko zerbitzuak eskaini eta bermatuko dituen sektore publiko indartsu baten beharra nabarmendu denean; Gobernuek funtsak izatea eta hain beharrezkoak diren hedapen fiskaleko politikak ezarri ahal izatea, beharra duten sektore eta kolektiboei laguntzeko", argudiatu du.
Etxanok zergen murrizketaren inguruan ezartzen den eztabaida maltzur eta kontraesankorraz ohartarazi du, eta iruzurraren aurkako borrokan azaleratutako funtsen eta funts publikoen erabilerari buruzko ezagutza gardentasunez sustatzeko deia egin du. "Ezinbestekoa da bildutako funtsen xedea ezagutaraztea eta zergekin ematen diren zerbitzuei buruzko informazioa ematea, bai eta lurralde eta gizarte orekatu, solidario eta kohesionatuagoak eraikitzen nola laguntzen den ere". Testuinguru horretan, Euskadin foru-aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren artean gauzatzen diren zerga-heziketako ekintzak aldarrikatu ditu, herritarren zerga-kontzientzia gaztetatik sendotzearen eta zerga-iruzurrarekiko zero tolerantzia unitate didaktikoen bidez sustatzearen alde eginez ".
Lege-proiektuaren barruan, EAJ-PNV Talde Parlamentarioak aldeko botoa eman die bi transakzio-zuzenketari: lehenari esker, abenduaren 31ra arte indarrik gabe utzi ahal izango da urtarrilaren 1etik aurrera handiagoa izan den presio fiskala, ibilgailuen fitxa teknikoan WLTP homologazioaren CO2-aren balioak (Ibilgailu arinen saiakuntzetarako Munduko Prozedura Harmonizatua) aplikatzearen ondoriozkoa. Halaber, aldeko botoa eman dio, baita ere, ileapaindegien sektoreari eta %10eko BEZ gutxitua aplikatzeari.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19