Prentsa Aretoa

2021/06/28

EAJ-PNVk zigilu duala duten unibertsitate-tituluetarako kontratu-eredu bat ezartzeko beharra berretsi du

Nerea Ahedoren galderei erantzunez, Gobernuko hirugarren presidenteordeak baieztatu du 2021eko Aurrekontu Orokorretan EAJ-PNVrekin "hitzartutakoa beteko" dela

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Nerea Ahedok berriz ere helarazi dio Yolanda Diaz Gobernuko hirugarren presidenteordeari zigilu duala duten unibertsitate-tituluetarako kontratu-eredu bat ezartzeko beharra, EAJ-PNVren eta Gobernuaren arteko 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorren akordioan ezarri zen bezala. Lan ministro ere badenak Senatuan egin duen agerraldian, EAJ-PNVren ordezkariak esan du "prestakuntza duala funtsezkoa" dela "prestakuntza enpresara hurbiltzeko, eta enplegagarritasuna asko errazten duela". Diaz ministroak "hitzartutakoa beteko" dela baieztatu du, eta dagoeneko araudia lantzen ari direla aurreratu du, jeltzaleen ekarpena "ezinbestekoa eta oso garrantzitsua" dela iritzita.

Gai horretatik haratago, senatari jeltzaleak hainbat gai ere mahaigaineratu ditu, besteak beste, presidenteordeari ohartarazi dio Gobernu zentralak eskumenen inbasioak saihes ditzala, batez ere enplegu-politika aktiboen inguruan hainbat aipamen egin dituelako, edo lan-erreformaren alderdirik kaltegarrienak zuzen ditzala, hala nola kaleratzeen deskausalizatzea. Gainera, Me Cuida programarekin bat egiteko eskaerei buruz ohartarazi du Ahedok, zaintza lanak egiteko lanaldia malgutzeko plan honetan eskaeren "portzentaje oso handia" emakumeek egin dituztelako.

Ezagutu Gure Senatariak