Prentsa Aretoa
2021/08/26
EAJ-PNVk Estatuko Gobernuari galdetu dio zer gestio egin dituen Paralinpiar Jokoetan Down sindromea duten pertsonentzako kategoria bat sortzeko
Senatuko Euskal Taldeak idatzizko hainbat galdera aurkeztu ditu Gobernuak Nazioarteko Batzorde Paralinpikoaren aurrean esku har dezan Ganberak, jeltzaleen ekimenez, abenduan egindako agintaldiaren jarraipena egiteko.
Tokioko Paralinpiar Jokoak martxan daudela, EAJ-PNV Talde Parlamentarioak idatzizko zenbait galdera aurkeztu ditu Senatuan, Estatuko Gobernuak Nazioarteko Paralinpiar Batzordeak egungo kategoriak alda ditzan eta Paralinpiar Jokoetan Down sindromea duten pertsonentzako kategoria espezifiko bat onar dezan, eta sarbide-probak areagotu ditzan bestelako desgaitasunak dituzten kolektiboek ere parte har dezaten egin dituen gestioen berri izateko. Honekin, joan den abenduan Goi-ganberak egindako aginduaren jarraipena egin nahi da; orduan, EAJ-PNVren ekimenez, Senatuak interpelazioaren ondoriozko mozio bat onartu zuen Gobernuari eskatuz abian jar zitzala helburu horretarako beharrezkoak ziren ekintzak.
Garai hartan Kultura eta Kirol ministro zen José Manuel Rodríguez Uribes bat etorri zen orduan Nazioarteko Batzorde Paralinpikoak Down sindromea zuten pertsonentzat kategoria espezifikorik ez izateari dagokionez duen sailkapenari buruzko egungo egoera diskriminatzailea zela eta kolektibo horrek Joko Paralinpikoetan parte hartzea ahalbidetzeko konpromisoa hartu zuen; horregatik, arlo horretako arduradun jeltzaleak, Almudena Otaolak, Ministerioko egungo arduradun nagusia den Miquel Icetari iritzi bera duen ala ez galdetu dio.
Aste honetan bertan hasi diren Tokioko Joko Paralinpikoetan ez dago Down Sindromea kategoriarik, eta horrek eragozten du, adibidez, Mikel Garcia Agirrezabal atleta bilbotarraren parte-hartzea– Munduko txapelduna 400, 800 eta 1.500 metroko proba atletikoetan – edota Blanca Betanzos huelvarrarena –munduko txapeldun 60, 100, 200 eta 400 metrotan, eta luzera-jauzian zein konbinatuan-. Hori dela eta, EAJ-PNVk Gobernu zentralari eskatu dio jakinarazi dezala zer ekintza egitea aurreikusten duen Nazioarteko Batzorde Paralinpikoaren aurrean 2024an Parisen izango diren Joko Paralinpikoetara begira diskriminazio honekin amaitzeko, parte hartzeko eskubide berdintasun erreal eta eragingarria eman dadin.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19