Prentsa Aretoa

2021/08/30

Esloveniak Europako integrazioa bultzatzen laguntzea espero du EAJ-PNVk

Luke Uribe-Etxebarriak Europar Batasuneko Kontseiluaren egungo presidentetzan izan beharko lituzkeen lehentasunak helarazi dizkio Kanpo Arazoetako ministro balkaniarrari.

rss Ezagutzera eman
Esloveniak Europako integrazioa bultzatzen laguntzea espero du EAJ-PNVk

ARGAZKIA JAITSI

Luke Uribe-Etxebarria EAJ-PNV Talde Parlamentarioko senatariak aprobetxatu egin du Esloveniako Kanpo Arazoetako ministro den Anže Logar Europar Batasuneko Batzorde Mistoan izan dela gaur, 2021eko bigarren seihilabetekoan herrialde balkaniarraren Europar Batasuneko Kontseiluaren lehendakaritza "Europako integrazio prozesua bultzatzeko" izan dadin duen desioa helarazteko. Ordezkari jeltzalearen esanetan, EBren berehalako lehentasunak honako hauek izan behar dira: "Susperraldi ekonomikoa erraztea, Europako Funtsen ezarpenaren bidez erresilientzia-gaitasuna indartzea, Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzia bultzatzea, Zuzenbide Estatua eta Europako balioak indartzea eta segurtasuna eta egonkortasuna areagotzea Batasunaren eta Munduaren auzotasunean".

Europako Gaietarako bozeramaile jeltzaleak Esloveniako ministroari adierazi dionez, "EBk sakondu egin behar du eragile global bat izateko ideian", eta, horretarako, besteak beste, gai izan behar du "migrazio-fluxuei erantzun egokia emateko"; izan ere, "Afganistango dramaren ostean, migrazio-fluxuak areagotu egingo dira", eta, horretarako, Europar Batasunak "benetako migrazio-politika komun bat izan behar du, humanitarioa, eraginkorra eta integratua".

Ezagutu Gure Senatariak