Prentsa Aretoa

2021/09/08

Bozeramaile jeltzalea CitiES 2030 ekitaldiaren aurkezpenean izan da Senatuan, Vitoria-Gasteiz Euskadiko hiriburuak ere parte hartzen duelarik

Estefanía Beltrán de Herediak “bere konfiantza osoa” adierazi dio Gorka Urtaran Alkateari, Vitoria-Gasteizen kandidatura 2030ean karbonoan neutro diren 100 hirien artean aurkezten delarik

rss Ezagutzera eman
Bozeramaile jeltzalea CitiES 2030 ekitaldiaren aurkezpenean izan da Senatuan, Vitoria-Gasteiz Euskadiko hiriburuak ere parte hartzen duelarik

ARGAZKIA JAITSI

Senatuko Euskal Taldearen bozeramailea gaur izan da “Espainiako hiriak neutraltasun klimatikoaren erronkaren aurrean. CitiES 2030-en aurkezpena” izeneko ekitaldian, zeina 2030ean Europako 100 hiri klimatikoki neutro bihurtzeko helburuarekin egin baita. 

Ekitaldian Vitoria-Gasteiz hiriburuak ere parte hartu du, eta Gorka Urtaran Alkateak adierazpen instituzionala izenpetu du eta Ione Belarra Giza Eskubideen eta 2030 Agendaren Ministro andrea buru izan duen mahai inguruan parte hartu du. 

Senatuan egin den topaketa laburrean, Estefanía Beltrán de Heredia bozeramaileak, Arabako hiriburuko alkateak eta Ana Oregi Lurralde eta Klimaren aldeko Jardunbiderako departamentuko zinegotziak hirien jasangarrian eta neutraltasun klimatikorako bidean aurrea egiteko beharraz hitz egin dute. Beltrán de herediak Vitoria-Gasteizko Udalak eginiko lana balioetsi du karbonoan neutro izateko helburua duten hirietako bat izanik. Bozeramaile jeltzaleak euskal hiriburuan duen konfiantza adierazi du eta gogoratu du Europako Batzordeak “Green Capital” izena eman ziola iragan 2012an.

Ezagutu Gure Senatariak