Prentsa Aretoa

2021/09/09

AENAk Senatuko Euskal Taldeari eta Arabako Foru Aldundiari aurkeztu die Forondako aireportuko `Zona frankoari´ buruzko txostena

Txosten hau da, hain zuzen, EAJ-PNVren eta Estatuko gobernuaren artean 2021erako Estatuko Aurrekontu orokorrerako adostu zuten akordioan jasotzen diren puntuetako bat, 2,3 milioiko aurrekontu partida aurreikusten baitzuen Forondako aireportuko terminala eraldatzeko eta zona frankoari buruzko txostena egiteko.

rss Ezagutzera eman
AENAk Senatuko Euskal Taldeari eta Arabako Foru Aldundiari aurkeztu die Forondako aireportuko `Zona frankoari´ buruzko txostena

ARGAZKIA JAITSI

Espainiako gobernuak EAJ-PNVri hitzemandako konpromisoei egin beharreko jarraipen-esparruan, iragan ekainean Garraio ministerioan egin zen bileraren ondoren, Estefanía Beltrán de Heredia eta María Dolores Etxano senatari andreak, Pilar García de Salazar Ekonomia garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia erronkaren saileko Foru DIputatuarekin eta  Javier Hernando, departamentu bereko Zuzendariarekin batera, Forondako aireportuan batzartu dira gaur AENAko ordezkariekin. Bilera  horretan AENAko ordezkariek Zona Franko bati buruzko txostenaz informatu dute.

Bileran, esandako txostenaren ondorioak baloratu ondoren, parte biek elkarlanean jarraitzeko borondatea adierazi dute  Forondako aireportuarentzat lehiakorrago izateko aukera bihur daitezkeen beste figura batzuk aztertzera begira.

Ezagutu Gure Senatariak