Prentsa Aretoa

2021/09/10

Elektrizitateak eta hidrokarburoek industrian eta gizartean duten eraginari aurre egiteko neurriak azaltzeko eskatuko dio Sanchezi EAJ-PNVk

Kontrol Bilkura berean Euskal Taldeak galdetuko du Espainiako gobernuak abian jarri dituen ekimenez, Nazioarteko Paralinpiar Batzordeak Down sindromea duten pertsonei kategoria espezifiko bat aitortzeko

rss Ezagutzera eman
Elektrizitateak eta hidrokarburoek industrian eta gizartean duten eraginari aurre egiteko neurriak azaltzeko eskatuko dio Sanchezi EAJ-PNVk

ARGAZKIA JAITSI

Gaur erregistratu den galdera batean, Euskal Taldeak jakin nahi izan du Espainiako gobernuak zer neurri hartuko ote dituen elektrizitatearen eta hidrokarburoen prezioaren igoerak sare produktibo eta industrialaren lehiakortasuna eta gainerako kontsumitzaileen egoera kaltetu ez dezan.  

Argindarraren prezioa gailur historikora iritsi den aste berean, Estefanía Beltrán de Herediak Pedro Sánchezi eskatuko dio arazo hau konpontzeko neurriak azal ditzala. Aste honetan bertan Espainiako gobernuko presidenteak energiaren prezioa arintzeko neurri multzoa iragarriko duela aprobetxatuta, EAJ-PNVk bere kezka agertu du erabaki honek jarduera industrialean eta hiritarren etxebizitzetan eragin dezakeelako.  

Bestalde, kontrol-saio horretan bertan, Almudena Otaola senatariak Gobernu zentrala premiatuko du Nazioarteko Batzorde Paralinpikoak dagoen sailkapena alda dezan, Down sindromearekin jaio diren pertsonei kategoria espezifiko bat aitortuz.

EAJ-PNVk mozio bat onartu zuen goi-ganberan zentzu bereko galderaren ondorioz, desgaitasun hori duten pertsonek ere Paralinpiar Jokoetan parte hartzeko aukera izan dezaten. 

Ezagutu Gure Senatariak