Prentsa Aretoa
2021/09/14
Icetaren konpromezua lortu du Euskal Taldeak Down sindromea duten kirolariek hurrengo Paralinpiar Jokoetan parte hartzeko
“Baldintza-berdintasuna” eskatu dio Almudena Otaolak kolektibo hau kirolari olinpiko izan dadin
Gaurko saioan egindako bigarren galderan, Almudena Otaola senatariak Espainiako Gobernuari berriz eskatu dio behar besteko neurriak har ditzala Nazioarteko Batzorde Paralinpiarrak Down sindromea duten pertsonei kategoria espezifiko bat aitortzeko.
Otaolak gogora ekarri du berrikitan Senatuko Euskal Taldeak mozio bat onartu duela, kirolariek, Mikel Garcia atletak edo Blanca Betanzos luzera jauzian txapeldunak kasu, Paralinpiar Jokoetan parte hartzeko aukera izan dezaten.
Talde horrek gainerako kirolarien "aukera berdinak" izatea merezi duela esan dio jeltzaleak Kultura eta Kirol ministroari. Halaber, 2024an Parisen egingo diren Paralinpiar Jokoetan parte hartzeko "helburua" lortzeko ahaleginean “amore ez emateko" eskatu dio ministroari.
Miquel Icetak “bere babes osoa” agertu dio senatari arabarrari eta Espainiako Batzorde Paralinpiarra Taipein izango den Batzorde Paraliniarraren Asanblada Orokorrean Down sindromea duten pertsonak kategoria espezifikoa izan dezaten eskaria egin behar dutela adierazi du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19