Prentsa Aretoa

2021/10/15

EAJ-PNVk atzerritartasun erregelamendua aldatu beharra aldarrikatu du eta zentzu horretan mozio bat erregistratu du

Euskal Taldeak Espainiako gobernuari galdetuko dio Frantziako gobernuak mugak itxi izanaren inguruan, eta Berdintasun ministerioari eskatuko dio Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itunaren funtsak udaletan banatzeko irizpideak berrikus ditzala

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk atzerritartasun erregelamendua aldatu beharra aldarrikatu du eta zentzu horretan mozio bat erregistratu du

ARGAZKIA JAITSI

Joan den irailean, Nerea Ahedo Lan, Gizarteratze eta Gizarte Segurantza Batzordeko bozeramaileak Escrivá ministroari galdetu zion ea gobernuak noiz zuen aurreikusita atzerritarrei buruzko erregelamenduaren erreforma egitea. Izan ere, erreforma horrek bakarrik dauden gazte atzerritarrak egoera ahulean uzten ditu adin-nagusitasunera iristen direnean. Kontrol bilkura berean ministroak iragarri zuen araudi hori epe laburrean aldatuko zela. Dena dela, aldaketa hori oraindik ez du Ministroen Kontseiluak onartu.

Gizarte Segurantza, Gizarteratze eta Migrazioetarako ministroaren gelditasunaren aurrean, Euskal Taldeak Gobernuari bultzada emateko ekimen bat aurkeztu du, tutoretzarik gabe geratu diren gazte migratzaileen babesgabetasun-egoera azaltzen duena, eta Espainiako Gobernuari eskatu dio erregelamendu hori alda dezala gazte horien egoera erregularizatzeko. 

Beste alde batetik, hurrengo Kontrol Bilkuran, Almudena Otaola senatari jeltzaleak Espainiako exekutiboari galdetuko dio Euskadi eta Nafarroa Frantziarekin konektatzen dituzten zortzi pasabidetan hartutako erabakiei buruz Frantziako Gobernuak emandako erantzunari buruz. Iaz, Frantziak luzaz itxi zituen Estatuarekin komunikatzeko bide horiek, eta honek nabarmen kaltetu zituen egunero beren lanpostuetara joateko muga zeharkatu behar duten herritarrak. 

Gaur, osteguna, talde jeltzaleak erregistratutako bigarren galdera izango da Berdintasun Ministerioari eskatzea azter ditzala udaletan genero-indarkeriaren aurkako Estatu Itunaren funtsak banatzeko irizpideak, bai eta horiek berrikusteko aukera ere.

Ezagutu Gure Senatariak