Prentsa Aretoa
2021/10/27
Uribe-Etxebarriarek bere kazetariei Mendebaldeko Saharara bidaiatzea galaraztea kritikatu du EAJ-PNVk
Bere aburuz “korporazioari eta bere sinesgarritasunari gerta dakieken okerrena da RTVE Espainiako Gobernuaren Kanpo Arazoetako Ministerioaren aginduen menpe dagoela pentsatzea”
Ahozko galdera Batzordean. RTVEko Kazetariak Saharara Bidaia
PREGUNTA ORAL EN COMISIóN - 2021/10/27
Senatuko Euskal Taldeak RTVEko Korporazioaren presidenteari, José Manuel Pérez-Tornerori, Diputatuen Kongresuan izan den RTVEri Kontrol Parlamentarioa egiteko Batzorde Mistoaren bilkuran, galdetu du RTVEk zergatik ez zien bere kazetariei utzi Fronte Polisarioak Tindufeko saharar errefuxiatuen kanpamenduetara antolatu zuen bidaia instituzionalaren berri ematen.
Zentzu horretan, senatari jeltzaleak, Luke Uribe-Etxebarriak azpimarratu du Saharako gatazkak interes informatiboa sortzen duela estatu espainiarrean, gatazka horrek Europari zein nazioarteko panoramari eragiten dielako; izan ere, EBk eta NBEk zeregin erabakigarria izan behar dute, Europar Batasuneko eta Nazioarteko Zuzenbidea eta Nazio Batuen Gutuna betez.
Uribe-Etxebarriak era berean nabarmendu ditu gizarte zibilak, politikoak eta instituzionalak gatazka honen inguruko interesa indartzen duten jardueretan erakutsi duten afektibitatea eta elkartasun iraunkorra. Brahim Gali Fronte Polisarioko buruzagiari Espainiako exekutiboak eman dion laguntza humanitarioan, Marokok gertakari honi emandako erantzunean, Gonzalez Laya ministro ohiari irekitako prozesu judizialean eta Argelia eta Marokoren artean sortu diren tentsio areagotzean ere jarri du fokua.
Batzorde honen bozeramaile jeltzaleak galdetu du RTVEk korporazio honen kazetariengan duten mesfidantzaz eta adierazi du Kanpo Arazoetako Ministerioaren aginduen arabera jokatzeak korporazio horren sinesgarritasuna murrizten duela.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19