Prentsa Aretoa
2021/11/12
EAJ-PNVk Espainiako Gobernuari galdetuko dio zer neurri aurreikusten dituen espetxean tratu txarrak prebenitzeko eta kasuen ikerketa eraginkorra bermatzeko
Astearteko Kontrol Bilkuran, Glasgowko Klima Aldaketari buruzko Goi-bileraren balorazioa ere eskatuko dio Exekutiboari
EAJ-PNV Talde Parlamentarioak espetxean tratu txarrak prebenitzeko eta kasuak modu eraginkorrean ikertzen direla bermatzeko zer neurri hartuko dituen galdetuko dio Gobernu zentralari datorren astean. Senatuko Gobernuaren kontrol-saioan, Almudena Otaolak gai hori landuko du, tortura eta tratu edo zigor anker eta laidogarriak prebenitzeko Europako Batzordeak Espainiara egindako bisitaren inguruan Gobernuari bidalitako txostena kontuan hartuta.
Bigarren galdera batean, Mertxe Garmendiak Glasgown egindako Klima Aldaketari buruzko Goi Bileraren balorazioa egin dezala eskatuko dio Exekutiboari. Ostean, interpelazioen kapituluan, Luke Uribe-Etxebarriak Europako Batasunaren autonomiaren edo subiranotasun energetikoaren perspektiben inguruan duen jarrera azaltzea eskatuko dio Gobernuari.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19