Prentsa Aretoa
2021/11/16
Mertxe Garmendiak Glasgown klima-aldaketari buruz adostutako gutxienekoak baino helburu zorrotzagoak eskatu dizkio Estatuko Gobernuari
Trantsizio Ekologikoko ministroari eskatu dio kontuan har ditzala Eskualdeen Adierazpenak estatuetako exekutiboei egiten dizkien eskaerak.
Mertxe Garmendiak Glasgowko COP26 goi-bileran erabakitakoak baino helburu zorrotzagoak ezartzera eta klima-aldaketa arintzeko eta klima-aldaketara egokitzeko agenda anbiziotsuagoa inplementa dezala animatu du Trantsizio Ekologikorako ministroa. EAJ-PNVko senatariak Teresa Ribera Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteordeari adierazi dionez, “goi-bilerako akordioak betetzearekin ‘etxeko lanak’ eginda daudela pentsatzea ez da nahikoa” eta Urkullu lehendakariaren ikuspuntuarekin bat egiteko gonbita egin dio, hain zuzen ere, helburu hauek “balio erantsi handiagoa eman behar zaien gutxieneko eginbehartzat hartzeko” deskarbonizazioa, berotegi-efektuko gasen ezabaketa, energia berriztagarriak eta biodibertsitatearen inguruko helburuetan.
Ez da hori izan Senatuan arratsaldean egindako kontrol saioan Garmendiak Gobernu zentralari helarazi dion proposamen bakarra; izan ere, krisi klimatikoari arrakastaz aurre egiteko, besteak beste, Euskadik eta Nafarroak COP 26 goi-bileran sinatutako Eskualdeen Adierazpenak Estatuko Exekutiboei egiten dizkien eskaerak kontuan hartzeko eskatu dio. Horien artean, senatari jeltzaleak honako helburu hauek nabarmendu ditu: 2050a baino askoz lehenago zero emisio garbi lortzea; sistemak maila anitzeko gobernantza baterantz aldatzea bultzatzea, eskualdeetako gobernuen funtsezko eginkizuna baita, egokitzapen- eta arintze-neurrien %50 eta %80 artean aplikatzearen ardura baitute; eta ekintza klimatikoetarako beharrezkoa den finantzaketa deszentralizatua kudeatzea.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19