Prentsa Aretoa

2021/11/25

Nerea Ahedok korridore humanitarioak sortzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari mugetan heriotza gehiago gerta ez dadin

Mozio baten bidez, konferentzia sektorialaren bilera bat premiaz deitzea eskatu dio Lan, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioari, Estatuko migrazio-politikak adosteko.

rss Ezagutzera eman
Nerea Ahedok korridore humanitarioak sortzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari mugetan heriotza gehiago gerta ez dadin

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNV Talde Parlamentarioak Gobernu zentralari eskatu dio Europako eta Frantziako agintariei helaraz diezaiela korridore humanitarioak sortzeko beharra, mugetan migratzaileen heriotza gehiago gerta ez dadin. Joan den larunbatean Saharaz hegoaldeko Afrikako -zantzu guztien arabera- gizonezko baten gorpua agertu zen Bidasoa ibaian, ur horietan aurten ito den hirugarrena, Frantziako polizia-agintariek muga-kontrolak gogortu ondoren. Hori dela eta, EAJ-PNVk, Lan, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Batzordean aurkeztutako mozio baten bidez, mugei, atzerritarrei eta migrazioei buruzko eskumen esklusiboa duen Espainiako Gobernuari eskatu dio “estatura iristen diren eta Europako beste herrialde batzuetan etorkizun hobea bilatu nahi duten pertsonentzako igarobide seguruak sortzea” bultza dezala, Nerea Ahedok adierazi duenez.

Era berean, aipatutako ekimenean, EAJ-PNVk José Luis Escrivá buru duen ministerioari eskatu dio, beste behin, konferentzia sektorialeko bilera batera premiaz dei dezala, Espainiako Estatuan migrazio-politikak adosteko. Izan ere, atzerritarrei buruzko erregelamenduaren aldaketarekin laguntasunik gabe etorritako gazte atzerritarrak gizarteratzean eta laneratzean aurrerapausoak eman diren arren, “oraindik ere konpondu gabeko gai asko daude, eta, ondorioz, ezinbestekoa da inplikatutako administrazio guztiek parte hartzea bilera horretan”. Senatari jeltzaleak gaineratu duenez, arlo horietan eskumena Estatuari dagokion arren, “autonomia-erkidegoak migratzaileak gizarteratzeko eta gizarte-babeserako politikak egiten ari dira, eta konpromiso sakona erakusten dute iragaitzazko migratzaileei, nazioarteko babesa eskatzen dutenei eta pertsona horien gizarte-bazterketa saihesteko”.

 

Ezagutu Gure Senatariak