Prentsa Aretoa
2021/11/25
AHTren Euskadiko ibilbidea eta Bilbo eta Gasteizerako lurpeko sarbidea behin betiko osa ditzala eskatu dio Estefania Beltran de Herediak Garraio ministroari
Jeltzaleekin hitzartutako azpiegitura-proiektuak “adostutako denboren arabera gauza daitezela” eskatu du.
EAJ-PNV Taldeko bozeramaile Estefania Beltran de Herediak Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda ministroari eskatu dio behin betiko osa ditzala Abiadura Handiko Trenaren Euskadiko trazadurari dagozkion alderdi guztiak, “bai eta Bilbora zein Gasteizera lurpetik sartzeari dagozkionak ere; horixe da konponbide bakarra. Gauzatuko dela zalantzarik gabe konpromisoa hartzeko garaia da”.
Raquel Sanchez ministroak goi-ganberan egindako agerraldian, Beltran de Herediak agerian utzi du agerraldia eta Kongresuan Estatuko Aurrekontu Orokorren izapidea aldi berean egin izanak “zail egiten du eztabaida horretatik eta, batez ere, adostutakoaren eta onartutakoaren betearazpenari buruzko baloraziotik aldentzea”.
Aldi berean, ordezkari jeltzaleak deitoratu du EAJ-PNVrekin adostutako azpiegitura-proiektuak etengabe atzeratzen ari direla, eta eskatu dio “azkartasuna proiektu guztiak itundutakoaren arabera gauza daitezen”.
Ministroak adierazi duenez, “ez dut inoiz zalantzan jarri” bi hiriburuetako sarbideen “integrazioa”, baina behin-behineko irtenbide bat eskaintzeko asmoan jarraitu du, “dagoeneko gauzatuta dauden zatiak martxan jartzeko aurrera egin ahal izateko, ezin dugulako hau atzeratu geltoki horiek integratzeko prozesuak amaitu ez direlako”. Sanchezek gaineratu duenez, “kasuren batean behin-behineko konponbideren bat dugu, eta besteren batean zailtasuna dakarten proiektuak lantzen ari gara”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19