Prentsa Aretoa
2021/11/30
EAJ-PNVk Georgia Europar Batasunaren etorkizunaren parte izan dadin egiten duen lehentasunezko apustu politikoa adierazi du
Luke Uribe-Etxebarriak Kaukasoko herrialdearekin jeltzaleek duten “konpromiso politiko irmoa” helarazi dio Kakhaber Kuchava Georgiako Parlamentuko presidenteari.
Luke Uribe-Etxebarriak Georgia Europar Batasunaren etorkizunaren parte izan dadin EAJ-PNVk duen “lehentasunezko apustu politikoa” adierazi dio bertako Legebiltzarreko presidenteari. Kaukasoko herrialde horretako Legegilearen ordezkaritza bat Kanpo Gaietarako Batzordean izan dela aprobetxatuz, senatari jeltzaleak Kakhaber Kuchava presidenteari adierazi dio Georgia “funtsezko herrialdea dela Europaren etorkizunerako garrantzi geopolitiko handia duen eskualde batean pixkanaka egonkortzeko”, EAJ-PNVk Herriarekiko duen “konpromiso politiko irmoa” erakutsiz, eta baita “europartze prozesuan” laguntzeko borondatea ere.
Hala, gogorarazi du alderdi jeltzalea izan dela Estatuko ordezkaritza bakarra Nazioarteko Behatzaile gisa Georgian egindako azken bi hauteskundeetan – Parlamenturako 2020an; eta udal hauteskundeetan, 2021ean –, bietan ere Sueño Georgiano alderdi nagusiak gonbidatuta. “Txalotu egiten ditugu erreforma esanguratsuak egiteko eta herrialdearen oinarri demokratikoak finkatzen joateko egiten ari diren ahaleginak”.
Georgia eta Euskadi “kulturalki anai-arrebak diren herriak” direla jakinarazi ondoren, Luke Uribe-Etxebarriak bien arteko lankidetza arloetan aktiboki parte hartzearen aldeko apustua egin du. “Gurjaani herrian Basque Culinary Center oraintsu ezarri izana eta Etxepare Institutuak Tblisin euskal katedra baten ordezkaritza izatea elkarrekin egin nahi dugun ibilbide luzearen erakusgarri dira”, aipatu duenez.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19