Prentsa Aretoa

2021/12/09

EAJ-PNVk ez die betorik jarri Estatuko Aurrekontu Orokorrei Senatuan, “akordioagatik eta erantzukizunagatik”

Euskal Talde Parlamentarioak ez die zuzenketarik aurkeztu 2022rako Aurrekontuen Lege Proiektuaren artikuluei ere.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euskal Talde Parlamentarioak ez die betorik jarri Estatuko Aurrekontu Orokorrei Senatuaren izapidean, Gobernu zentralarekin lortutako akordioen ondorioz, onura ugari ekarri baitituzte Euskal Autonomia Erkidegoarentzat eta Nafarroako Foru Erkidegoarentzat, eta baita pandemiak eragindako egoerak eskatzen duen erantzukizunaren ondorioz ere. Aurrekontuen lege-proiektuaren eduki osoarekin bat ez datorrela nabarmendu arren, EAJ-PNVk ez du zuzenketarik ere aurkeztu.

Maria Dolores Etxano senatariak balioan jarri ditu lortutako akordioak euskal erakundeei kudeaketa-gomendioa emateko AHTa Bilbora eta Gasteiza lurpetik heltzeko lanak egin dezaten, Bizitzeko Gutxieneko Errenta EAE eta NFEra transferitzearen desblokeoa, eta bi erkidegoetarako lortutako inbertsioak, “horiek izan baitira aurrekontu-negoziazioaren hasieran ezarri genituen helburuak”, bai eta I+G+Bn, azpiegituretan eta gizarte-babesean egindako hainbat inbertsio ere.

Akordioarekin batera, “erantzukizunak” ere gidatu du Euskal Taldearen jokabidea; izan ere, pandemiaren ondoriozko salbuespenezko egoerak “administrazio guztien eta lurralde guztien arteko lankidetza eta elkartasuna eskatzen du”, Etxanok azaldu duenez, eta ez ditu ukatu aurkeztutako kontuek planteatzen dituzten arriskuak eta zalantzak, bai diru-sarreren atalean, bai gastuen atalean. Senatariak adierazi duenez Euskal Taldearen iritziz “egin behar den politika ekonomiko bakarra ekonomia suspertzen eta eraldatzen lagunduko duena da”. Horregatik, Gobernu zentralaren “benetako lankidetza” eskatu du autonomia-erkidegoekin eta toki-erakundeekin, Europako Funtsen banaketa programatzeko.

Ezagutu Gure Senatariak