Prentsa Aretoa
2021/12/17
EAJ-PNVk esne-sektorearen egoerarekiko duen kezka helaraziko dio Pedro Sanchezi
Estefania Beltran de Herediak “estrategikotzat” jotzen duen galdetuko dio Gobernuko presidenteari datorren asteartean Senatuan egingo den kontrol saioan.
Senatuko EAJ-PNV Talde Parlamentarioko bozeramaileak esnearen sektoreak egun bizi duen egoera larriaren inguruko kezka helaraziko dio Gobernuko presidenteari datorren asteartean izango den Gobernuaren kontrol saioan. Estefania Beltran de Herediak Pedro Sanchezi galdetuko dio ea bere Gobernuak lehen sektorea, eta zehazki esnearena, Estatuko ekonomiarentzat estrategikoa den ala ez pentsatzen duen.
Bigarren galdera batean, Maribel Vaquerok Ione Belarra Gizarte Eskubideen eta 2030 Agendaren ministroari galdetuko dio ea egokitzat jotzen dituen Garapen Jasangarriaren Estrategiaren gobernantza-sistemaren eta jarraipena egiteko mekanismoen funtzionamendua.
Nabarmenak...
Senatua
2026/04/16
Senatua
2026/04/08
Senatua
2026/04/07
Senatua
2026/04/06
Senatua
2026/03/31
Berri ikusiagoak...
Senatua
2024/11/13
Senatua
2024/12/18
Senatua
2025/01/08
Senatua
2025/02/11
Senatua
2024/12/04

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS





















