Prentsa Aretoa

2022/01/20

Juan Carlos Medinak Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera Euskadira osorik eta modu iraunkorrean transferitzea eskatu dio Espainiako Gobernuko bozeramaileari

Isabel Rodriguez ministroak bere “erabateko konpromiso politikoa” helarazi du baina zuhurtzia eskatu du, “batzuetan zaila baita zorroztasun juridikora pasatzea”.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Juan Carlos Medina EAJ-PNVko senatariak Espainiako Gobernuak Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera “osorik eta modu iraunkorrean” Euskadiri transferitu diezaiola eskatu dio Lurralde Politikako ministro eta Gobernuko bozeramaileari. Senatuko Toki Erakundeen Batzordean egindako agerraldian, Isabel Rodriguez ministroak Gobernu zentralak akordio horrekin duen “erabateko konpromiso politikoa” azaldu du, baina ohartarazi du “batzuetan zaila dela konpromiso politikotik zorroztasun juridikora igarotzea”.

Ordezkari jeltzaleak jakinarazi duenez, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarekin “Euskadin ondo estalita geneukan” babes sozialeko eremuan sartzen da BGDSa, eta, beraz, “guztiz beharrezkotzat” jo du hura transferitzea, babes-sistema horretan modu egonkorrean sar dadin. "EAJ-PNVtik hankak horman jarriko ditugu Espainiako Gobernuarekin lortutako akordioa errespeta dadin", adierazi du. Itundutakoa errespetatzeko eta Lan Erreforma adosteko erakusten ari den errezeloak deitoratu ditu Medinak, eta, horregatik, "ez asmoen bidetik, baizik eta egitateen bidetik" jardutea eskatu du. Era berean, Eusko Jaurlaritzarekin adostutako transferentzien egutegia garaiz eta behar bezala betetzeko Gobernu zentralaren borondatea ekintzetan islatzeko eskatu du Medinak.

Ezagutu Gure Senatariak