Prentsa Aretoa
2022/01/20
Artelanak erakusteko Estatuaren bermea museo gehiagotara zabaltzea eskatu dio Almudena Otaolak Kultura eta Kirol ministroari
Miquel Iceta ministroak iragarri du Picassoren heriotzaren 50. urteurrena dela eta, hainbat museotara zabalduko dela, besteak beste, Bilboko Guggenheimera.
Almudena Otaola EAJ-PNVko senatariak museoetarako eta erakusketetarako Estatuaren bermea museo gehiagotara zabaltzea eskatu dio Kultura eta Kirol ministroari. Senatuko Kultura eta Kirol Batzordean egindako agerraldian, Miquel Iceta ministroak erantzun dio, “Pablo Picassoren heriotzaren 50. urteurrena dela eta, estatuaren bermea Bilboko Guggenheim Museora eta Malagako eta Bartzelonako Picasso Museoetara ere” zabalduko dela.
Aseguru publikoaren sistema horren bidez, Espainiako Estatuak bere gain hartzen du erakustaldi publikorako aldi baterako lagatzen diren artelanak ziurtatzeko konpromisoa, eta Kultura Ministerioaren eta haren erakunde autonomoen titulartasun esklusiboko museoei soilik aplikatzen zaie, bai eta Thyssen Bornemisza Museoari ere, kontratu baten bidez. Hori dela eta, autonomia-erkidegoen eskumeneko museo garrantzitsuek ezin izan dute Estatuaren abal aseguratzaile hori izan, eta, horregatik, askotan, erakusketa nabarmenei uko egin behar izan diete.
Otaolak eskertu egin du ministroaren iragarpena, eta azpimarratu du bai Guggenheim, zein Arte Ederrak, Artium edo San Telmo “erreferentziazko museoak” direla Euskadin; beraz, berme hori “ezinbestekoa” izango litzateke erakusketa garrantzitsu batzuk egin ahal izateko. Senatariak gogorarazi du Euskal Taldeak 2013an ere egin zuela aldarrikapen hori, Espainiako Ondare Historikoari buruzko 16/1985 Legea aldatu nahi zuen lege-proposamen bat aurkeztu baitzuen Kongresuan, 200 milioi eurotik gorako beste erakunde eta erakusketa batzuetara zabaltzeko helburuarekin.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19