Prentsa Aretoa
2022/01/28
EAJ-PNVk lehen mailako arretako profesionalen premiari erantzuteko neurriak eskatuko dizkio Gobernu zentralari
Astearteko Kontrol Bilkuran, Exekutiboari galdetuko dio, halaber, Etxebizitzarako Eskubidearen aldeko Lege Proiektua modu berean mantenduko duen, BJKNren txostenen arabera autonomia-erkidegoen eskumenak urratzen baititu.
EAJ-PNV Talde Parlamentarioak datorren asteko osoko bilkuran galdetuko dio Gobernu zentralari zer neurri hartuko dituen, bere eskumenen esparruan, lehen mailako arretako profesionalen premiari erantzuteko. Senatuan egingo den Gobernua kontrolatzeko saioan, Nerea Ahedok arlo horretan antzematen diren plangintza-, prestakuntza- eta diseinu-defizitak jakinaraziko dizkio Osasun ministroari.
Bigarren galdera batean, Maribel Vaquerok Gobernuari eskatuko dio argitu dezala zer asmo duen Etxebizitza Eskubidearen aldeko Lege Proiektua izapidetzeari dagokionez. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren txostenen arabera konstituzionaltasunarekin bat ez datorrela jakinik, autonomia-erkidegoen eskumen-eremua inbaditzen duelako, EAJ-PNVko senatariak Gobernuak berau aldatzeko asmoa duen edo bere horretan mantenduko duen galdetuko du.
Bestalde, joan den azaroan aurkeztutako interpelazioa garatze aldera, Luke Uribe-Etxebarriak mozio bat defendatuko du, non Exekutiboari eskatuko dion azal dezala zein den bere jarrera Europako Batasunaren energia-autonomiaren edo energia-subiranotasunaren ikuspegien inguruan.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19