Prentsa Aretoa

2022/02/01

Nerea Ahedok lehen mailako arretako profesionalen premiari erantzuteko eskatu dio Osasun ministroari

Osasun-sistemaren “sarrerako atea eta funtsezko zutabea” indartzeko “ezinbestekoa da bere funtsezko tresna, hau da, langileak”.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVko senatari Nerea Ahedok Osasun ministroari eskatu dio neurri egokiak ezar ditzala lehen mailako arretako profesionalen egungo premiari erantzuteko. Gobernua kontrolatzeko saioan, Ahedok azpimarratu du lehen mailako arreta osasun-sisteman “sartzeko atea eta funtsezko zutabea” den arren, familiako eta komunitateko medikuntza eta erizaintza espezialitatea “ez dela batere erakargarria eta ez dela oso prestigioduna. Bera sendotzeak bere funtsezko tresna eskatzen du, hau da, pertsonala”.

Lehenik eta behin, senatari jeltzaleak Carolina Darias ministroari adierazi dio deitzen diren BAME plazen kopurua “ez dela nahikoa, eta badirudi ez dela aurreikusten lehen mailako arreta indartzeko beharra, ez eta eremu horretako profesional kopuru handi baten erretiro-adina hurbil dagoela ikusten den belaunaldi-txandari aurre egitekoa ere”. Era berean, plaza horien egiaztapena malgutzeko eskatu du, unean uneko beharretara egokitzeko, eta autonomia erkidegoek plaza horiek egiaztatu ahal izatea ere aldarrikatu du, bertako ospitaleetan prestatuko baitira ikasle horiek.

Nerea Ahedok galdetu dio ministroari zer egiteko asmoa duen espezialitatearen prestigioa sustatzeko eta hobetzeko, eta etorkizuneko fakultatiboen prestakuntza-arloko hainbat defizit jarri ditu mahai gainean, hala nola familiako eta komunitateko medikuntzaren gabezia medikuntzako graduaren ikasketa-planetan. “Ez dirudi kongruentea karrera osoan ez lantzea eta, ondoren, horietan espezializatzea nahi izatea”. Era berean, galdetu du ea Ministerioak larrialdietako espezialitate bat martxan jartzeko asmoa ote duen. Espezialitate horren plazak familia-medikuntzako edo medikuntza komunitarioko BAME egin duten ikasleekin betetzen dira askotan.

Ezagutu Gure Senatariak