Prentsa Aretoa

2022/02/02

EAJ-PNVren ekimenez, Senatuak Europar Batasunaren subiranotasun estrategikoa babestu du munduan aktore globala izan dadin

Luke Uribe-Etxebarriaren iritziz, “Europak ez badu AEBen eta Txinaren artean baztertuta geratu nahi, munduaren ikuspegi komuna eraikitzen jakin behar du, eta gainerako potentziekin nola erlazionatu nahi dugun finkatu behar du, gure balioak eta interesak proiektatzeko”.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVren ekimenez, Senatuak Europar Batasunaren subiranotasun estrategikoa babestea onartu du gaur goizean, munduan aktore globala izan dadin. Mozioaren defentsan, Luke Uribe-Etxebarria senatariak ohartarazi duenez, “Europak ez badu AEBen eta Txinaren artean baztertuta geratu nahi, munduaren ikuspegi komuna eraikitzen jakin behar dua, eta gainerako potentziekin nola erlazionatu nahi dugun finkatu behar dua, gure balioak eta interesak proiektatzeko”.

Euskal Taldearen ekimenak, Ganberak ahobatez –Voxen aurkako botoarekin - onartutakoak, Europar Batasunak Autonomia edo Subiranotasun Estrategikoa garatzearen alde egiten du, “eragile global geopolitiko eraginkorra izan dadin, betiere Europako balioak, printzipioak eta interesak kontuan hartuz eta sustatuz”. Era berean, senatari jeltzalearen hitzetan, Europar Batasunak behar denean eta behar den tokian eta bere kideekin ahal den guztietan modu autonomoan jarduteko duen gaitasun horrek “izaera irekia izan behar du, eta ez du esan nahi Europar Batasuna isolatuta dagoenik”; beraz, harreman sendotua izan behar du balio berberak partekatzen dituen bazkideekin, eta erakunde multilateralen existentzia eta protagonismoa defendatzen jarraitu behar du, mundu bat, herrien arteko elkartasuna eta bakea, eta bakea antolatzeko askatasuna.

Segurtasunaz eta defentsaz haratago, Euskal Taldeak planteatutako estrategiak beste jarduera-eremu batzuk ere hartzea planteatzen du, hala nola osasun- eta elikadura-sistema jasangarri eta erresilientea bermatzea; energia deskarbonizatu eta eskuragarria izatea; datuen kudeaketan, adimen artifizialean eta puntako teknologietan gaitasuna izatea; oinarrizko lehengaien hornidura izatea; sistema ekonomiko, monetario eta industriala sustatzea; eta bakea eta merkataritzakoa sustatzea.

Europar Batasunaren politika komunitario esklusibo, partekatu edo lagungarri guztiek beren kanpo-dimentsioa kontuan hartu behar dutela eta, beraz, Batasunaren Kanpo Politikaren ikuspegiarekin modu koherente eta koordinatuan txertatu behar direla uste izateaz gain, Uribe-Etxebarriak dei egin du “EBren Autonomia edo Subiranotasun Estrategikoa erabakitasunez garatzeko, parte-hartzearen, subsidiariotasunaren eta proportzionaltasunaren printzipioen arabera”.

 

Ezagutu Gure Senatariak