Prentsa Aretoa
2022/02/09
Mertxe Garmendiak kogenerazioaren sektorea berritzeko eta egokitzeko dituen planei buruz galdetu dio Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioari
Galdera idatzien bidez, Hidrogenoaren Ibilbide Orria noiz eta nola garatuko duen jakitea ere eskatu du.
EAJ-PNVko Mertxe Garmendia senatariak idatzizko galderak aurkeztu dizkio Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioari, bere jarduera-planen jarraipenaren barruan. Zehazkiago, Garmendiak Ministerioari galdetu dio ea noiz egingo duen kogenerazio-sektoreko ‘Renove’ plan bat eta zenbatekoa izango litzatekeen. Sektore Elektrikoari buruzko Legearen hogeigarren Xedapen Gehigarriak kogenerazioko eta hondakinetako instalazioak berritzeko programak garatzea aurreikusten du, “eta ‘Renove Plan’ hau kogenerazioaren sektoreak duela zenbait urtetik eskatzen duen zerbait da, energia-eraginkortasuna hobetu ahal izateko, trantsizio energetikorako ezinbesteko mekanismo gisa”, adierazi du senatari jeltzaleak.
Arlo horretan, Garmendiak Ministerioari galdetu dio argitzeko noiz egingo duen kogeneraziorako enkantea, lantegiak eraldatzeko prozesua erraztuko lukeena, erregai berrietara egokitu ahal izateko. “Enkantea berehala egingo zela iragarri zen 2021eko otsailean eta, urtebete geroago, oraindik ez da egin”, senatariak premiatu duenez.
Bestalde, Gobernu zentralak 2020ko urrian onartutako ‘Hidrogeno berriztagarriaren ibilbide-orriari’ dagokionez, Industria eta Trantsizio Ekologikoaren arloetako bozeramaile jeltzaleak eskatu du jakitea Ministerioak noiz eta nola aurreikusten duen bertan jasotako 60 jarduera-ildoetako bakoitza garatzea. “Ibilbide Orriaren garapena funtsezkoa da hidrogenoaren teknologiak bultzatzeko eta bektore energetiko gisa erabiltzeko, baina dokumentuak ez du zehazten zer garapen, igarobide edo ibilbide egin behar den”, eskatu du Garmendiak.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19