Prentsa Aretoa

2022/02/10

EAJ-PNVk Garapenerako Lankidetzaren Legea birzentralizatzailea eta interbentzionista dela ohartaraziko dio Espainiako Gobernuari

Horrez gain, astearteko kontrol-saioan, autonomo eta enpresentzako elektrizitatearen eta gas naturalaren hornidura-kontratuak malgutzeko neurriak aldi baterako aplikatzea ere eskatuko dio Exekutiboari.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Garapenerako Lankidetzaren Legea birzentralizatzailea eta interbentzionista dela ohartaraziko dio Espainiako Gobernuari

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNV Talde Parlamentarioak Garapen Iraunkorrerako eta Elkartasun Globalerako Lankidetzaren Lege Aurreproiektuaren izapidetzeari zer borondaterekin ekingo dion galdetuko dio Espainiako Gobernuari; joan den hilean Ministroen Kontseiluak onartu zuen Lege Aurreproiektua. Datorren astean Senatuan Gobernuaren kontrolerako Osoko Bilkuran Imanol Landak Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroari helaraziko dion galderaren arrazoia da EAJ-PNVk Estatuaren interbentzionismorako eta birzentralizaziorako norabide aldaketa ikusten duela gaur egun izapidetzen ari den aurreproiektuan.

Bigarren gai batean, Mertxe Garmendiak Gobernuari galdetuko dio ea aurreikusten duen autonomoentzako zein enpresentzako elektrizitatea eta gas naturala hornitzeko kontratuak malgutzeko aukera ematea, aldi baterako, 11/2020 Errege Lege Dekretuan jasotako neurrien antzekoak aplikatuz. EAJ-PNVko senatariak COVID-19ak eragin zituen ondorioei aurre egiteko hartu ziren neurri horiek aldi baterako erreskatatzeko eskatuko du, gaur egun egoera zailean daudenek elektrizitatearen eta gas naturalaren hornidura-kontratuak aldi baterako eten edo aldatu ahal izan ditzaten, kontsumo-ohitura berrietara egokitzeko, zigor gisa inolako kargurik hartu gabe.

 

Ezagutu Gure Senatariak