Prentsa Aretoa
2022/02/15
Mertxe Garmendiak autonomoen eta enpresen elektrizitate eta gas naturaleko kontratuak penalizaziorik gabe malgutzeko aldi baterako neurriak eskatu ditu
Senatariaren iritziz, egungo energia-kostu handiek pandemiak ekarri zituen ondorioei aurre egiteko onartu zen 11/2020 Errege Lege Dekretuak jasotzen zituen konponbideak berreskuratzea justifikatzen dute.
EAJ-PNVko Mertxe Garmendia senatariak autonomoek eta enpresek elektrizitatearen eta gas naturalaren hornidura-kontratuak penalizaziorik gabe malgutu ahal izateko neurriak har ditzala eskatu dio Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroari. Ordezkari jeltzaleak, zehazki, pandemiak ekarri zituen ondorioei aurre egiteko onartu zen 11/2020 Errege Lege Dekretuan aurreikusi zirenen antzeko konponbideak aldi baterako berriro aplikatzea eskatu du, hain zuzen ere, autonomoei eta enpresei hornidura-kontratuak aldi baterako eteteko edo kontratu-modalitateak aldatzeko aukera eskaintzen zien inolako kargurik gabe.
Garmendiak garrantzitsutzat jo du, halaber, aipatutako dekretuak aurreikusten zituen beste irtenbide batzuk ere berrartzea, hala nola sarbide-bidesaria eta kontratatutako potentzia aldatzeko aukera, inolako gainkargurik gabe. "Gaur egun ez gaude alarma-egoeran, baina energia-kostu handiengatik asaldatuta dauden enpresak daude, eta ezinbestekoa da talka-neurriak hartzea Estatuaren eskumen-esparruan, inpaktua murrizteko", adierazi du.
Gaur arratsaldeko Gobernuaren kontrolerako osoko bilkuran, ordezkari jeltzaleak Teresa Ribera ministroari ohartarazi dio urtebetez “inoiz ez bezalako” prezio garestiek “eragina izaten” ari direla, eta horrek “arriskuan jartzen ditu ekoizpen-jarduera, esportazioen lehiakortasuna eta inbertsio-proiektu berriei ekitea”, esan dio, eta, gainera, arriskuan jartzen dutela trantsizio energetikoaren helburuak betetzea. “Talka-neurriak ezinbestekoak dira, neurri fiskalaz gain, eta kontuan hartuta Kongresuko izapidetzan denbora daramatela aurrera egin gabe iraunkortasun-funtsa eta CO2-aren gehiegizko ordainsaria sortzeko lege-proiektuak”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19