Prentsa Aretoa

2022/02/16

EAJ-PNVk egoera ahulean dauden kontsumitzaile eta erabiltzaileei babes handiagoa emateko legearen alde bozkatu du

Nerea Ahedok Senatuaren izapidean desgaitasuna kalteberatasun-elementu gisa aitortu izana, eta finantza-bazterkeria saihesteko neurriak jaso izana positibotzat jo du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euskal Talde Parlamentarioak babesa eman dio, Senatuko izapidean, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak kalteberatasun sozial eta ekonomikoko egoeretatik babesteko lege-proiektuari. Nerea Ahedok zalantzak agertu ditu testuak Euskadin duen praktikotasunari buruz, gaia Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen esklusiboa delako, eta presazko izapidetze-sistema ere kritikatu duen arren, pozik agertu da Senatuak Kongresutik bidalitako testuari hobekuntzak sartu ahal izan dizkiolako, desgaitasuna kalteberatasun-elementutzat hartuz eta finantza-bazterkeria saihesteko neurriak islatuz. "Garrantzitsua da desgaitasuna kalteberatasun-elementu gisa islatzea eta zerbitzu eta kontsumo-modu guztietarako irisgarritasunaren bermean eragitea", adierazi du.

Azkenean lege-proiektuan sartu ez bada ere, senatari jeltzaleak azpimarratu du babesa eman diela “hizkuntza- kalteberatasun” saihesten saiatzen ziren zuzenketei; bertan jasotzen ziren etiketak eta kontratuak, gaztelaniatik harago, Estatuko hizkuntza ofizialetan agertu behar izatea, edo kontratuak sinatu edo informazioa hizkuntza horietan jaso ahal izatea. “Jaso beharko litzateke; eskubide bat delako, Estatuak sinatutako Hizkuntza Gutxituen Europako Gutuna betetzeko eta baita sentsibilitateagatik ere”.

Ezagutu Gure Senatariak