Prentsa Aretoa
2022/03/02
Hondakinen legeak biodegradagarri gisa etiketatzen diren oihal hezeak benetan horrela direla bermatzera behartzea ahalbidetu du EAJ-PNVk
Datorren astean bozkatuko den testuak enpresek UNE arauak betetzeko betebeharra jasotzen du komunetik botatzeko moduko oihal bezala etiketatu ahal izateko.
EAJ-PNVren ekimenez, ekonomia zirkular baterako Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legeak UNE arauek ezartzen dituzten baldintzak betetzera behartuko ditu oihal higienikoak ekoizten dituzten enpresak, biodegradagarriak eta komunetik botatzeko modukoak bezala etiketatu nahi badituzte. Senatuko Trantsizio Ekologikorako Batzordeak gaur ebatzi du datorren asteko Osoko Bilkuran onartzeko aurkeztuko den testua, Euskal Taldearen ekarpena barne; Mertxe Garmendiaren hitzetan, “mugarri bat da, legez jeltzaleok behin eta berriz egindako aldarrikapena jasotzen baitu, hau da, produktuen etiketak benetan sakabanagarriak eta biodegradagarriak direla zehaztea”.
Euskal Taldeko senatariak azaldu duenez, kontsumitzaile askok ez dakite oihal hezeak gehienetan %80ko plastikoarekin egiten direla, eta horrek, besteak beste, ur-sareetan eta saneamenduetan trabak eragiten ditu. “Espainia da hori arautzeko arau nazional bat duen munduko herrialde bakarra, UNE149002; horrek, biodegradagarritasunaz gain, plastikorik ez izatea alegia, dispertsioaren kontzeptua ere sartzen du, traba hauek saihestuko dituena. Araudi hori oso garrantzitsua da, kontsumitzaileari egiazko informazioa emango diolako, eta ekoizleari erantzukizun-erregimen zabalagoa emango diolako”, zehaztu duenez.
Estatuan material plastikorik erabili gabe oihal higienikoak ekoizten aitzindaria den enpresa, benetan biodegradagarria den produktu bat bermatzen duten neurri guztiak betetzen dituena, Euskadin dago; beraz, ekologia mailan eta azpiegituren mantentze-lanen mailan dituen onurez gain, EAJ-PNVk bultzatutako neurria araudian sartzeak euskal enpresek gauzatutako I+G+b indartzen du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19