Prentsa Aretoa
2022/03/17
Nerea Ahedok polioaren osteko sindromea duten pertsonen aldarrikapenei Espainiako Gobernuak osasun-eremutik haratago erantzutea eskatu du
Osasun Batzordean gaur onartutako neurriak balioetsi ditu, baina uste du “berandu” datozela eta memoria historikoa eta Gizarte Segurantza arloetan ere aitortza egin beharko litzaiekela.
Nerea Ahedok polioaren osteko sindromea duten pertsonak duela hamarkada batzuetatik egiten dituzten aldarrikapenei Espainiako Gobernuak osasun-eremutik haratago erantzutea eskatu du. Gaur goizeko Osasun eta Kontsumo Batzordean, EAJ-PNVko senatariak positiboki baloratu ditu diagnostikoan, osasun-arretan, tratamendu integraletan edo fisioterapiako errehabilitaziorako irisgarritasun handiagoan planteatutako hobekuntzak, baina horiek memoria historikoaren eta Gizarte Segurantzaren eremuetara ere zabaldu beharko liratekeela uste du.
Euskal Talde Parlamentarioak aspaldidanik egiten dituen aldarrikapenei berriro helduz, Ahedok polio osteko sindromea duten langileen erretiro-adina aurreratzea ahalbidetuko duten arauzko egokitzapenak ahalik eta azkarren martxan jartzeko beharra azaldu du berriz. Gizarte Segurantzako ministro Jose Luis Escrivak berak, 2020an, EAJ-PNVko senatariaren galderei erantzunez, aitortu zuen erregulazioa guztiz eskasa’ dela, baina, senatariak gaitzetsi duenez, “oraindik ere pertsona horiek errealitatean noiz islatuko diren zain jarraitzen dute”. Ahedok eskatu du onartutako ekimenak eta posizionamenduak ez daitezela asmoen adierazpen hutsetan geratu, eta ohartarazi du pertsona horiei eragiten dieten erabakiak lehen bai lehen hartu behar direla, bai garapen azkarreko ezgaitasunak dituztelako, bai erretiroa hartzeko adinera iristear daudelako.
Memoria historikoaren ikuspuntua aipatuz, ordezkari jeltzaleak deitoratu du polioak sortutako ezintasunak “argi eta garbi saihestu zitezkeela erregimen frankistaren negazionismoagatik izan ez balitz; izan ere, erregimen frankistak bere garaian ukatu egin zuen izurritea zegoela, baita hari aurre egiteko txertoa ere”, Ahedok berretsi duenez.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19