Prentsa Aretoa

2022/03/18

Energia, garraioa eta Ukrainako inbasioaren osteko krisi humanitarioa izango dira EAJ-PNVren kezka nagusiak astearteko kontrol saioan

Senatuko Euskal Taldeak hiru galdera egingo dizkio Gobernuari eta, ondoren, mozio bat defendatuko du berdintasun-planak arautzen dituen Dekretua lan elkartuko kooperatiben berezitasunetara egokitu dadin.

rss Ezagutzera eman
Energia, garraioa eta Ukrainako inbasioaren osteko krisi humanitarioa izango dira EAJ-PNVren kezka nagusiak astearteko kontrol saioan

ARGAZKIA JAITSI

Martxoaren 24an eta 25ean Europako Kontseilua batzartuko dela eta, astearteko kontrol-saioan EAJ-PNVk Espainiako Gobernuari galdetu dio, zer emaitza lortzea espero duen. Luke Uribe-Etxebarriak, Errusiak Ukrainaren aurka egindako erasoari EBk emandako erantzunen aurrean jeltzaleen babesa adierazteaz gain, Europako erakundeei eskatuko die Europako mendekotasun energetikoa eta elektrizitatearen kostua murrizteko neurri estruktural eraginkorrak har ditzatela, luzamendurik gabe.

Era berean, Estefanía Beltrán de Heredia Euskal Legebiltzar Taldeko bozeramaileak Marokoko erresumak Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusian Errusiak Ukrainari egindako inbasioari buruzko ebazpenaren inguruan erakutsi duen jarrera politikoaren balorazioa egiteko eskatuko dio Jose Manuel Albares Kanpo Gaietarako ministroari. Ekimen hori martxoaren 2an onartu zen, eta Marokok uko egin zion bozketan parte hartzeari.

Bestalde, Maribel Vaquerok Euskadiko aldiriko tren zerbitzua hobetzeko aurreikusita duen Neurrien Plana zein den galdetuko dio Raquel Sánchez Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda ministroari. Senatari jeltzaleak aldirietako zerbitzuen etengabeko kexen berri helaraziko dio, batez ere Irun-Brinkola tartean hirugarren hariko obrek eragindako eraginei dagokienez.

Azkenik, María Dolores Etxanok mozio bat defendatuko du Espainiako Gobernuari berdintasun-planak arautzen dituen Dekretua alda dezala eskatuz, berau lan elkartuko kooperatiben ezaugarri espezifikoetara egokitu dadin. Horren helburua da kooperatibak plan horiek arautzeko eskatzen diren baldintzak betetzeko aukera izatea, eta, horrela, beren onurak eskuratu ahal izatea.

Ezagutu Gure Senatariak