Prentsa Aretoa
2022/03/22
Luke Uribe-Etxebarriak Ukrainaren inbasioaren ondorio ekonomikoei aurre egiteko Europa mailako neurriak eskatzeko premiatu du Espainiako Gobernua
Kanpo Gaietarako ministroari eskatu dio Europako Kontseiluari helaraz diezaiola “administrazio guztiek, gure kasuan, euskal herritarrek, hartu beharreko premiazko neurriei estaldura emateko beharra”
Luke Uribe-Etxebarria senatariak Kanpo Gaietarako ministroari eskatu dio Europako Kontseiluari jakinarazi diezaiola “konponbide eraginkorrak eta zehatzak premiaz hartu” behar dituela, “baita Europa mailan ere”, Errusiak Ukrainaren aurka egindako inbasioaren ondorio ekonomikoei aurre egiteko. Neurri horiek, EAJ-PNVren ordezkariak eskatzen duen bezala, “administrazio guztiek –gure kasuan, euskal administrazioek– hartu beharreko premiazko neurriak estaliko dituzte”.
Gaur arratsaldeko Gobernuaren kontrolerako saioan, senatariak EAJ-PNVren babesa agertu du Europar Batasuna Errusiaren Ukrainako inbasioari ematen ari zaion erantzunaren aurrean, nahiz eta uste duen “atzerapen handiarekin” doala ekartzen ari den ondorio ekonomikoak arintzeko konponbideetan.
EAJ-PNVren ordezkariak José Manuel Albares ministroari egindako galdera datorren martxoaren 24an eta 25ean egingo den Kontseilu Europarrean oinarritzen da. Bilera horretan, Uribe-Etxebarriak Europako erakundeei energia kostua murrizteko neurriak lehenbailehen har ditzatela eskatu du. “Presazkoa da. Kostuak izugarri garestiak dira, eta arriskuan jartzen ari dira enpresen eta sektore ekonomiko osoen bideragarritasuna: enpresak, autonomoak, garraiolariak, nekazariak, abeltzainak, arrantzaleak. Inflazioaren gorakadarekin, zeina jada ez baita iragankorra, tasen balizko gorakada, enpresen desagerpena, langabezia eta horren ondorio sozialak oso nabarmenak izan daitezke”.
Senatari jeltzaleak “eurobono gehiago igortzeko, SURE mekanismoa edo Next Generation bezalako planak zabaltzeko eta indartzeko edo Estatuko laguntzen arauak malgutzen jarraitzeko beharra” planteatu dio Albares ministroari. Uribe-Etxebarriak onartu du Nazioarteko Zuzenbidea, Nazio Batuen Gutunaren printzipioak, demokrazia eta askatasuna defendatzeak “kostua duela diktadoreen eta autokraten aurrean”, baina gaineratu du “horrek ez duela esan nahi, alderantziz baizik, gure herritarrak, gure enpresak eta gure industria babesteko erreakzionatu behar ez denik”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19