Prentsa Aretoa

2022/03/22

Maribel Vaquerok Euskadiko aldirietako zerbitzua hobetzeko neurri zehatzen plan bat eskatu dio Garraio ministroari

Informazio gehiago eta EAEko Garraio Agintaritzekin koordinazio handiagoa eskatu dio Raquel Sánchez ministroari.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Maribel Vaquero senatariak aldiriko trenen zerbitzua hobetzeko ezarri beharreko “neurri zehatzak biltzen dituen diagnostikoa” eskatu dio Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda ministroari. Gaurko Gobernuaren kontrolerako osoko bilkuran, EAJ-PNVko ordezkariak etengabeko atzerapenengatik, makinisten faltagatik eman diren kantzelazioengatik edota segurtasun eta informazio faltagatik erabiltzaileek behin eta berriz azaldutako kexaka jakinarazi ditu, bereziki, Gipuzkoan desiratuak diren hirugarren hariko obrek sortzen dituzten eragozpenengatik. Hala, ordezkari jeltzaleak interesa agertu du Errenteria-Irun tarteko eta Gaintxurizketako tuneleko lanen egoeraz, bai eta Astigarragatik Donostiarako tartean obrak hasteaz ere, ia hiru urteko iraupena izango duten obrak.

Vaquero neurri-plan baten faltaz kexatu da, eta Raquel Sánchez ministroari eskatu dio “diagnostikoa, aurreikuspena, lehentasunak ezartzea, jarduera zehatzak…; horixe eskatzen dizugu. Erabiltzaileengan, haien beharretan pentsatuz zerbitzu bat ematea, eta ez espedientea betetzeko trenak zirkulatzen jarriz”. Ildo horretan, Gasteiz eta Madril arteko goizeko lehen orduko zerbitzuaren adibidea aipatu du; “eskatutako tren bat da, baina helmugara iristeko sei ordu beharko dituena. Abiadura handiko trenik ezean, tren turistiko bat jartzen digute; adarjotzea dirudi”.

Azkenik, EAJ-PNVko senatariak Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda ministroari eskatu dio, aldiriak Euskadira transferitzeko zain, informazio gehiago eman dezala eta Euskal Autonomia Erkidegoko Garraio Agintaritzekin koordinazio handiagoa izan dezala.

 

Ezagutu Gure Senatariak