Prentsa Aretoa

2022/03/23

EAJ-PNVren ekimenez, Senatuak Espainiako Gobernuari eskatu dio kooperatibei egokitu diezaiela berdintasun-planak arautzen dituen Dekretua

María Dolores Etxanok kooperatibetarako negoziazio-prozedura espezifiko bat egitea eta berdintasun-planen erregistroa malgutzea proposatu du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVren ekimenez, Senatuak gaur onartu du Espainiako Gobernuari eskatzea Berdintasun Planak arautzen dituen Dekretua aldatzeko, kooperatiben berezitasunetara ere egokitzeko. Maria Dolores Etxano senatariak 901/2020 Errege Dekretua jaio zeneko helburu ona aitortu du, “baina ez ditu kontuan hartzen kooperatiben tipologia eta ezaugarri bereziak; izan ere, bi langile-kolektibo daude: bazkideak eta besteren konturakoak”.

Eusko Taldearen mozioa Ganberaren aho bateko babesarekin atera da aurrera, Voxen salbuespenarekin, eta orain Gobernu zentralaren esku dago testu legegilera eramatea. “Berdintasun Ministerioaren eta Lan Ministerioaren agendan arazoa eta konponbiderik egokiena bilatzeko lana jartzea lortu dugu, arauaren aplikazioa hobe dezaten”, adierazi du Etxano senatariak.

901/2020 Errege Dekretuak paradoxa bat jasotzen du: kooperatiba batzuek ezin dituzte Berdintasun Planak erregistratu, ezin dutelako erregelamenduak ezartzen duen negoziazio-batzordea osatu, langileen legezko ordezkaririk ez dutelako. “Berdintasun-plan bat badute, eta plan hori ezin bada erregistratu, administrazio-arazo batengatik zigortuko genituzke; gainera, ezintasun horrek lehiakortasun-arazoa dakar kooperatibentzat, lizitazio publikoetan sartzea zailtzen baitie”, ohartarazi du senatariak. Horren aurrean, babesa jaso duen jeltzaleen proposamenak planteatzen du kooperatibentzat plan horiek negoziatzeko prozedura bat prestatzea bazkideentzat eta langileentzat, negoziazio-batzorde bat eratuz. Batzorde horretan, modu paritarioan parte hartuko lukete kooperatiba-sozietatearen administratzaileek izendatutako ordezkaritzak eta lan pertsonala egiten duten bazkideen kolektiboak eta besteren konturako langileen kolektiboak batera izendatutako pertsonek.

Bestalde, eta aipatutako dekretuaren pixkanakako aplikazioa martxoan amaitzen denez, osoko bilkuran onartutako mozioak REGCON erregistrorako sarbidea malgutzeko jeltzaleek egin duten aldarrikapena ere jasotzen du, prozeduran aldaketa tekniko bat eginez, hura kooperatiben egoerara egokitzeko.

Ezagutu Gure Senatariak