Prentsa Aretoa

2022/03/24

Beltran de Herediak ez du ulertzen Espainiako Gobernuak Sahararen inguruan erakusten duen iluntasuna, konbultsio-une honetan “akordioak behar dituenean”

EAJ-PNVk Senatuan duen bozeramailearen ustez, Exekutibo zentralak ezin die alderdiei babesa eskatu eta erabakietan informazioa eta parte-hartzea ukatu.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Estefanía Beltrán de Herediak, EAJ-PNVk Senatuan duen bozeramaileak, Marokoko erregeari Mendebaldeko Saharari buruzko politikan aldaketa bat agertuz bidali dion gutunari dagokionez Gobernuak “iluntasunez jokatzea” ez duela ulertzen jakinarazi du. Onda Vascan egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, herritarrek eta Gobernuak berak, konbultsio politikoa bizi dugun une honetan, “akordioak bilatzea" da behar dena.

Beltran de Herediak “Gobernu sozialistaren zati batek” bakardade irudia ematen duela berretsi du, “bere burua bakardade horretan erretratatu nahi” duela gehituz. Horrez gain, gainerako indarrekin konplizitateak ehuntzeko informaziorik ez duela ematen kritikatu du. “Konplizitateak konfiantzan oinarritzen dira; eta konfiantza, informazioan; eta informazioa, erabakietan parte hartzean oinarritu behar dira. Eta hauek erabat urruntzen dira horretatik”, kritikatu du.

Hala, gobernu zentralak Marokok Mendebaldeko Saharari buruz zuen jarreraren alde egiten zuen gutuna agintari alauien filtrazioari esker ezagutu behar izana kritikatu du, “ulertzen baita Espainiako Gobernuak ez zuela gutun hori publiko egiteko asmorik; espero dut Pedro Sanchezek Kongresuan agerraldia egiten duenean gehiago jakitea akordio horren berri; oraingoz ez dakigu zeintzuk diren akordio horren irizpideak eta elementuak”. Gobernu zentralaren aldaketa hori Gorte Nagusiei ezkutatzeak “ordezkaritza demokratikoarekiko errespetu falta” dela errepikatzeaz gain, Beltran de Herediak agerian utzi du “alde bakarreko erabakia dela, eta ez duela babesik”.

Energiaren kostua sortzen ari den egoeraz eta herritarren eta garraioaren sektoreen protestez galdetuta, bozeramaile jeltzaleak esan du berehalako konponbideak behar direla. “EAJ-PNVtik energiaren kostua jaisteko neurri egingarriak eta azkarrak eskatzen ari gara iaztik, baina ez digu jaramonik ere egin; hori bai, gero Europan planteatu dituzte. Neurri batzuk Europak babestu behar ditu, baina beste batzuk Espainiako Gobernuak berak har ditzake, zuzenean eta azkar. Arazoak ez dira bakarrik konpontzen”, ohartarazi du. Azkenik, eskua luzatu dio Gobernu zentralari “norabide berean arraun egiteko”, baina ohartarazi duenez, “ezin da etengabe txeke zuri bat eskatu ezertaz informatu gabe. Informazioa behar dugu eta erabaki horietan parte hartu”.

Lotura horren bitartez, elkarrizketa osoa jarrai daiteke YouTuben: https://youtu.be/QNyqzY5pOdg 

Ezagutu Gure Senatariak