Prentsa Aretoa
2022/04/06
Estefanía Beltrán de Heredia ordenamendu juridikoa erreformatzearen alde agertu da, sedizioari eta matxinadari buruzko xedapen penalak argitzeko
Bere iritziz, politikarien aurkako jazarpenari buruzko eztabaidaren jatorria “Estatuak bere lurralde-ereduarekin duen arazoan datza”.
Euskal Talde Parlamentarioko bozeramaile Estefanía Beltrán de Herediak adierazi du beharrezkoa dela ordenamendu juridikoa erreformatzea, sedizio eta matxinadari buruzko zigor-xedapenak argitzeko. Gobernu zentralari Europako Kontseiluak politikariei egindako jazarpenari buruz eman zuen ebazpena (2017ko urriaren 1eko erreferendumean politikari katalanak auzipetzearekin lotuta) bete dezala eskatzen zuen mozioaren eztabaidan, EAJ-PNVko senatariak berretsi egin du “gatazka politikoak ez direla kode penal gehiagorekin konpontzen, baizik eta elkarrizketaren, negoziazioaren eta Kataluniako akordioaren bidez”.
Beltran de Herediak azaldu duenez, “gobernatzea beharrezko aldaketei ausardiaz aurre egitea da; sakoneko gatazken enkistamendua saihestuko duten elkarrizketa-guneak irekitzea", eta zalantzarik gabe, “Estatuak bere lurralde-ereduarekin duen arazoa eztabaidaren jatorrian” kokatu du. “Beharrezkoa da errealitate plurinazionalari heltzea eta erantzun egokia ematea. Eta Kataluniako proces-aren auzia politikaren porrotaren adierazle garbia baino ez da”, esan du.
Bozeramaile jeltzalearen ustez, beharrezkoa da sedizio eta matxinadari buruzko xedapen penal horiek erreformatzea, adierazpen eta bilera askatasunerako eskubidearekin gatazkan sartzen diren interpretazio judizialak saihesteko, baita 2005ean onartutako legez kanpoko erreferendum baten antolaketaren despenalizazioarekin ere. “Gure ustez, atzeraezina da delitu-mota horiek gizarte-errealitatera egokitzea eta gure ingurune hurbileko herrialdeekin harmonizatzea; izan ere, Italia edo Alemania bezalako herrialdeetan, zuzenbide konparatuaren arabera, aurreikusitako zigorrak asko urruntzen dira Espainiako zigor-kodeak ezartzen duen askatasun-gabetzearen gehieneko hamabost urtetik”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19