Prentsa Aretoa

2022/04/21

EAJ-PNVk Espainiako Gobernua interpelatuko du 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketarengatik Gernikako herriarekin kalte-ordainerako ekintzaren bat egitea aurreikusten duen

Astearteko kontrol saioan, Senatuko Euskal Taldeak Exekutiboari galdetuko dio ea legegintzaldi honetan Justizia Unibertsalaren erregulazioa erreformatzea aurreikusten duen, eta zein egoeratan dagoen Europar Batasuna-Mercosur Akordioa berrestea.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Espainiako Gobernua interpelatuko du 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketarengatik Gernikako herriarekin kalte-ordainerako ekintzaren bat egitea aurreikusten duen

ARGAZKIA JAITSI

Gernikako bonbardaketaren 85. urteurrenarekin bat eginez, astearteko Senatuko kontrol saioan, Eusko Legebiltzar Taldeko bozeramaile den Estefanía Beltrán de Herediak Espainiako Gobernua interpelatuko du 1937ko apirilaren 26ko aire erasoaren ondorioz Gernikako herriarekin, gerraren aurkako sinbolo unibertsal gisa, kalte-ordainerako ekintzaren bat egitea aurreikusten duen jakiteko.

Era berean, Imanol Landak legegintzaldi honetan Espainiako ordenamendu juridikoan Justizia Unibertsalaren egungo erregulazioaren beharrezko erreformari ekiteko duen borondateari buruz galdetuko dio Justizia ministroari, berriro ere legea irekitzeko gizateriaren aurkako nazioarteko krimenak ezagutu eta epaitzeari, Errusiak Ukrainaren inbasio militarrean salatutakoak kasu.

Bigarren galdera batean, Almudena Otaolak Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroari Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko Akordioa berresteko prozesua zein egoeratan dagoen, hain zuzen ere Espainiako Gobernuaren 2021-2024 Kanpo Ekintzako Estrategia bete ahal izateko.

 

Ezagutu Gure Senatariak