Prentsa Aretoa
2022/04/26
Imanol Landak “Justizia Unibertsalaren erreformari aurre egiteko unea” dela adierazi dio Justizia ministroari
Pilar Llop ministroari adierazi dionez, gerra-krimenen eta gizateriaren aurkako krimenen aurrean zigorgabetasuna saihestea “inoiz baino beharrezkoagoa da” gertutasunetik eta Ukrainako inbasioaren izugarrikerien ezagutzatik.
EAJ-PNVko Imanol Landa senatariak “Justizia Unibertsalaren erreformari aurre egiteko unea” dela adierazi dio Justizia ministroari. Gaur arratsaldean goi-ganberan egindako kontrol-saioan, Landak Pilar Llopi galdetu dio Estatuko Gobernuak legegintzaldi honetan Jurisdikzio Unibertsalaren beharrezko erreformari ekiteko asmoa duen, 2014ko lege-erreforma baliogabetuz, egungo araudiak “funtsezko ezaugarriari eskuak lotzen dizkiolako: unibertsaltasunari”.
Ordezkari jeltzaleak agerian utzi du, horrela, Espainiako Estatua jurisdikzio unibertsal hori bere auzitegietatik “aplikatzeari uko egiten dion” estatu-talde minoritarioan kokatzen dela. “Garaia da mundu justuago baterako itxaropenari leihoa irekitzeko, non krimen izugarriak egiten dituen inor justiziatik salbu inon egongo ez den. Garaia da berriz ere egiaren, justiziaren eta biktimen erreparazioaren alde egiteko, biktimak edonolakoak direla ere. Garaia da Justizia Unibertsalaren erreformari aurre egiteko, aurrekoak ezeztatzen direnetik eta haien benetako izaera eta izateko arrazoia berreskuratzen denetik, eta, beraz, erabateko justizia unibertsala gaituz”.
Landak ohartarazi duenez, gerra eta gizateriaren aurkako krimenen aurrean zigorgabetasuna saihestuko duen justizia unibertsal baten beharra “inoiz baino beharrezkoagoa ikusten da” Ukrainako inbasioaren izugarrikerien hurbiltasunetik eta ezagutzatik. Senatari jeltzaleak bat egin du Sanchez presidenteak Kievera egindako bisitan esandakoarekin, non adierazi zuen “Ukrainan gerta zitekeen genozidioa ezin zela zigorrik gabe geratu; eta zigorgabetasunaren aurkako borroka lehentasuna dela Espainiarentzat”. Gertakari horien errealitateak “zuzenean eskatzen digu gure elkartasuna eta babesa helarazi behar diogula Ukrainako herriari, eta justizia eta zigorgabetasuna eskatu behar ditugula gizatasunik gabeko ekintza latz horiekiko, egia, justizia eta biktimen erreparaziorako eskubidea oinarri hartuta”.
Senatari jeltzaleak gogorarazi du EAJ-PNVk behin baino gehiagotan egin duela aldarrikapen hori, eta, hitz onez erantzun bada ere, “kezkagarria da Estatuko Gobernuaren 2022rako Araugintza Planean horri buruzko aurreikuspenik ez egotea”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19