Prentsa Aretoa
2022/05/05
Euskadiko aldiriko zerbitzuak eta Trans Legea izango dira astearteko Senatuko kontrol saioan EAJ-PNVren interesaren ardatz
Euskal Talde Parlamentarioak Espainiako Gobernuari eskatuko dio, baita ere, onar dezala armada matxinatuak eta Gobernu frankistak Gernikako bonbardaketan izan zuten erantzukizuna, eta barkamena adieraz dezala.
Euskal Talde Parlamentarioak Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda ministroari eskatuko dio Euskadiko aldiriko trenbide-garraioaren egoeraren balorazioa egin dezala. Datorren asteartean Senatuan egingo den kontrol saioan, Maribel Vaquerok azalpenak eskatuko dizkio Raquel Sánchez ministroari, herritarrei eskaintzen zaien zerbitzu eskasak eragindako kexen aurrean.
Bigarren gai batean, María Dolores Etxanok Irene Montero Berdintasun ministroari galdetuko dio ea noiz onartuko duen Gobernuak trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko lege-proiektua.
Interpelazio-mozioa. Azkenik, Euskal Talde Parlamentarioak Senatuan duen bozeramaile Estefanía Beltrán de Herediak mozio bat defendatuko du. Bertan, Espainiako Gobernuari eskatuko dio onar dezala 1937ko apirilaren 26an Gernikako bonbardaketak eragindako eraso, kalte eta sufrimenduan Espainiako armada matxinatuak eta ondorengo Gobernu frankistak izan zuten erantzukizuna, herritar zibilen aurkako aire-eraso guztien ikur gisa, eta barkamena erakuts diezaiola Gernikako herriari eragindako sufrimenduagatik.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19