Prentsa Aretoa

2022/05/10

Maribel Vaquerok Euskadiko aldiriko ibilgailuen eskualdaketa bizkortzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari

Raquel Sanchez ministroari eskatu dio trenbide-sarearen ardura duen bitartean berau modu duinean mantentzeko konpromisoak har ditzala.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Maribel Vaquero EAJ-PNVko senatariak Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren ministroari eskatu dio Eusko Jaurlaritzak Aldiriak eskualdatzeko akordiorako otsailean aurkeztutako alegazioen aurrean isilik geratu izanak “ez dezala inola ere esan nahi hori gauzatzeko hartutako konpromisoa geldiarazten edo eteten denik”. Senatuko gaurko kontrol saioan, Vaquerok gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak adostutako kronogramak ezartzen duela Feve zeneko aldiriko eta lineako trenbide-garraioaren transferentzia 2021eko urrian amaitu behar zela, baina deitoratu du “errealitatea beste bat” izaten ari dela, eta “atzerapauso bat” izan dela Espainiako Gobernuak 2019an bidalitako proposamenarekin alderatuta, Olatz Garamendi sailburuaren adierazpenen arabera.

Eskualdaketa gauzatzeko zain, ordezkari jeltzaleak Raquel Sanchez ministroari eskatu dio Aldirien sarea mantentzeko konpromisoak bete ditzala, azpiegiturak eta ekipamenduak berrituz. Vaquerok Euskadiko aldirietako hainbat lineatako zerbitzuengatik dauden kexa ugariak aipatu ditu, hala nola Irun-Brinkola, Karranza, Balmaseda, Urduña, Amurrio eta Enkarterrietakoak; ildo eta azpiegitura horietarako EAJ-PNVk hobekuntza-proiektuak sartu zituen 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorretan zuzenketen bidez, eta, aitortu duen arren ez litzatekeela zuzena izango “Gobernu honi leporatzea” bere gabezia guztiak, ohartarazi du “urteetan zehar abandonatuta uzteak eraman gaitu egoera honetara”.

Vaquerok bere dezepzioa agertu du ministroak aldirietako zerbitzua hobetzeko planaren inguruan emandako erantzunean zehaztasunik ez duelako eman, eta ez duelako azaldu zergatik atzeratzen ari den Gobernu zentrala Eusko Jaurlaritzak transferitzeko akordioari aurkeztutako alegazioei erantzuteko.

 

Ezagutu Gure Senatariak