Prentsa Aretoa
2022/05/11
EAJ-PNVk Europarekiko interkonexio energetikoak azpiegitura garrantzitsuak sortu dituzten erkidegoekin batera garatzea defendatu du, Euskadi kasu
Mertxe Garmendiak gas-konexioen garrantzia azpimarratu du Iberiar penintsularen eta kontinentearen artean sortzen den botila-lepoa saihesteko.
EAJ-PNVko Mertxe Garmendia senatariak Europarekiko interkonexio energetikoak, Euskadik bezala azpiegitura garrantzitsuak sortu dituzten erkidegoekin elkarlanean garatzeko beharra defendatu du; hain zuzen ere, Frantziarekin muga egiten dutenak eta egitura hauek industria- eta energia-politika egokiak gauzatuz garatu dituztenak. Senatuaren Osoko Bilkuran, Euskal Talde Parlamentarioak Espainiako Gobernuari Europako kontinentearekiko interkonexio energetikoak areagotzeko eskatzen dion ekimenari baiezkoa eman dio, autonomia-erkidegoei dagokien zeregina barneratzen baitu.
Garmendiak azaldu duenez, Iberiar penintsula “botila-lepoa” da kontinentearekiko interkonexioetan, batez ere gas-konexioetan, Europar Batasuneko beste estatu batzuetakoa baino askoz maila baxuagoan, eta horrek “beharrezko egiten du horiek indartzea”. Senatariak azaldu duenez, Iberiar penintsulako sistema elektrikoa Frantziara konektatuta dago zazpi azpiegituren bidez, eta, truke-ahalmena bikoizteko asmoz, hainbat interkonexio-proiektu daude abian, bai lurretik, Nafarroatik eta Aragoitik, bai itsasotik, Gatikatik Bordelera, Bizkaiko golkoan barrena. Gas-azpiegiturei dagokienez, Larrau eta Irungo interkonexio txikiak baino ez daude, VIP Pirineos izeneko konexio bakar gisa kudeatzen direnak, eta hilean gas natural likidotuko zazpi itsasontziren edukiera dute.
“Gure ustez, interkonexio energetikoen areagotze hori, proiektu berriak ahaztu gabe, egungo azpiegiturei balioa emanez egin daiteke, bai azpiegitura horiek modernizatuz, bai zabalduz, eta, horrela, energia-hornidura handiagoa ahalbidetuz”, azaldu du, elektrizitateari, gasari, H2 berdeari eta gainerako energia berriztagarriei dagokienez.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19