Prentsa Aretoa
2022/05/18
EAJ-PNVren ekimenez, Senatuak premiazko neurriak hartzea eskatu dio Nazioarteko Komunitateari, elikagaien krisi globala saihesteko
Luke Uribe-Etxebarriak ohartarazi duenez, “Ukrainaren inbasio errusiarrak elikagaien segurtasunik eza kritikoa eragiten ari da, bereziki Afrikan eta Ekialde Hurbilean”.
EAJ-PNVren ekimenez, Senatuak Nazioarteko Komunitateari elikagaien krisi globala saihesteko neurriak har ditzala eskatzea onartu du gaur. Euskal Talde Parlamentarioaren mozioaren defentsan, Luke Uribe-Etxebarriak agerian utzi du Errusiak Ukraina inbaditu izanak “berez lazgarria zen egoera okertzen ari dela munduko leku askotan, eta horren ondorioak pertsona ahulenek nabarituko dituztela batez ere”. Hori dela eta, azpimarratu du beharrezkoa dela, “gaur egun inoiz baino gehiago, premiazko neurriak hartzea eta, epe ertainerako, elikagai-sistema erresiliente eta jasangarrietan inbertitzea, alde anitzeko herrialdeekin ados egoteko”.
Senatari jeltzaleak adierazitako neurri horretaz gain, Kanpo Arazoetako Batzordearen kide guztiek –Voxen abstentzioa izan ezik- onartutako mozioak Europar Batasunari eta haren erakundeei, Espainiako Gobernuari eta autonomia-erkidegoei ere eskatzen die beren jarduerak eta lana areagotu ditzatela elikadura-sistema global, “seguru eta eskuragarri” baten alde mundu osoan.
Uribe-Etxebarriak adierazi duenez, “Errusiak Ukraina inbaditzea elikagaien segurtasun falta kritikoa eragiten ari da dagoeneko”, eta NBEk eta haren erakundeek ohartarazi duten bezala, horrek elikagaien sistema globala kolapsatu dezake, dagoeneko egoera prekarioan baitago, klima-aldaketaren eta COVID-19aren pandemiaren konbinazioaren ondorioz, eta horrek gosetea ekarriko lieke milioika pertsonari. “Afrikan, Ukrainako gerra elikagai-, energia- eta finantza-krisi hirukoitza larriagotzen ari da; elikagaien eta erregaiaren prezioak igoarazten ari da, eta milioika pertsona gosetera bultzatzen ditu; horrek, era berean, ezegonkortasun politikoa eta gizarte-ondoeza eragin ditzake Afrikako zenbait tokitan, elikagaien prezioak heren bat igo baitira iaztik”. Horregatik defendatu du, “europarrak garen heinean, gose-urakan bat eta munduko elikadura-sistemaren kolapsoa saihesteko ahal dugun guztia egin behar dugula”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19