Prentsa Aretoa
2022/05/18
Maribel Vaquerok Espainiako Gobernuak legegintza-ekimenetan duen birzentralizazio grina salatu du
Gorteekiko eta Konstituzio Gaietarako Estatu Idazkariari adierazi dionez, “batzuetan modu zakarrean egiten da, eta beste batzuetan apurka-apurka barneratzen den sirimiri gisa”.
EAJ-PNVko Maribel Vaquero senatariak Espainiako Gobernuak lege bakoitzarekin duen birzentralizazio eta uniformizazio grina salatu du Gorteekiko eta Konstituzio Gaietarako Estatu Idazkariaren aurrean. Rafael Simancasek Senatuko Konstituzio Batzordean egindako agerraldian, Vaquerok azpimarratu du Gobernu zentralak, estatuko oinarrizko legeria aipatuz edo salbuespena justifikatuz, Konstituzioak Estatuari erreserbatu ez dizkion funtzioak esleitzen dizkiola bere buruari. Vaquerok ilustratu duenez, “batzuetan modu zakarrean egiten da, eta beste batzuetan sirimiri baten antzera, apurka-apurka barneratzen dena”. Simancasek esan du birzentralizatzea ez dela Gobernuaren ideologiaren parte, baina Vaquerok erantzun dio “praktikara eramaten duten higadura isila horrela dela”, IVAPen txostenak erabiltzen duen terminologia erabiliz.
Estatuko idazkariak ez du zehaztu gaur Euskal Taldeak Espainiako Inteligentzia Zentroa arautzen duten legeak eguneratzeko erregistratu zuen lege-proposamenaren aurrean Gobernuko presidenteak azaldu duen ‘jarrera ona' zertan datzan. Ezer gutxi argitu du, baita ere, 2022ko Urteko Araugintza Planak jasotzen duen Informazio Sailkatuaren Legea zein egoeratan dagoen galdetu dionean. Vaquerok gogorarazi duenez, EAJ-PNVk behin eta berriz egin ditu eskaerak Kongresuan Sekretu Ofizialen Legearen erreforma eskatzeko, eta lege-proposamenak ere planteatu ditu, 2019ko abenduan erregistratutakoa kasu, eta 71 luzapen daramatzanak zuzenketa-epean. “Gure proposamena ez da ateratzen, beto iraunkorra duela dirudi, baina zuena ere ez dugu ezagutzen”. Estatu-idazkariak esan du aurreproiektua “laster” iritsiko dela Ministroen Kontseilura, eta Vaquerok zehaztasun handiagoa nahiago zuela erantzun dio, “denbora-neurri” bat erabilita.
Azkenik, senatari jeltzaleak deitoratu egin du Gobernu zentralak lege-dekretuak gehiegi erabiltzen dituelako, askotan, ezohiko egoerek eskatzen duten presaren “interpretazio zabala” eginez. "Jokabide horrek mugatu egiten du talde politikoek parte hartzeko eta ekarpenak egiteko duten gaitasuna eta eztabaida", kexatu da.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19