Prentsa Aretoa
2022/05/19
EAJ-PNVk Hizkuntzaren Ekonomia Berriko PERTEan euskarak digitalizaziorako tratamendu eta baliabide egokiak izan ditzala eskatuko du
Horrez gain, Euskal Talde Parlamentarioak Espainiako Gobernuari galdetuko dio noiz egongo den diseinatuta unibertsitatera sartzeko proba berria, hezkuntza-curriculum berriekin bat etorriz.
Datorren asteartean Senatuan egingo den Gobernuaren kontrolerako saioan, Euskal Talde Parlamentarioak Gobernu zentralari galdetuko dio nola hartuko dituen kontuan Espainiako Estatuko hizkuntza ofizialak Hizkuntzaren Ekonomia Berriko PERTEak, Ministroen Kontseiluak martxoaren 1ean onartu zuenak. Luke Uribe-Etxebarriak EAJ-PNVren iritzia helaraziko dio Nadia Calviño Gobernuko presidenteorde eta Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako ministroari, hain zuzen ere, proiektu estrategiko horretan euskarak tratamendu egokia izan behar duela eta Europako Funtsen esparruan digitalizatzeko beharrezkoak diren baliabideak izan behar dituela.
Bigarren gai batean, Rosa Peralek Pilar Alegría Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ministroari galdetuko dio gobernuak noizko duen aurreikusita unibertsitatera sartzeko proba berri bat diseinatzea, curriculum-dekretuetan sartutako metodologia- eta ebaluazio-aldaketekin koherenteagoa izango dena. LOMLOE ezartzerakoan unibertsitatera sartzeko sistema aldatu beharra eskatzen du, aurreikusitako hezkuntza-curriculumekin bat etorriz.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19